Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zutoihal 1 iz estandartea.

Nafarroako zutoihalaren pean egundaino gudukatu den armadarik handiena.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 42. orr.

Zalditeria kapitainaren zutoihalaren ondoan bilduta.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 138. orr.

Zutoihalak eta banderatxoak airean ikusten dira, ikusgarria da, garretan dauden suak ere ikusten dira, auskalo zertarako diren.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 166. orr.

Ekialdetik jotzen zuen haize leunak hodei zurien azken zarpailak bultzatzen zituen, gotorlekuko zutoihalak eta bandera zuriak ere eraginez eta astinduz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 34. orr.

Zaldunetako batek erregearen bandera hartu zuen zutoihalaren eramailea izan ohi zen eta orain hilik zetzan Guthlafren eskutik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 143. orr.

Zutoihala tolesteko agindu zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 168. orr.

Besaulki berezian jarrita, eta eskutan urrez brodatutako zutoihal zuria zeramalarik, Bizkaiko Sindiko jauna agertu da.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 262. orr.

K.o. 26an Pontzio Pilato erromatar prokuradoreak, isilean eta gauaren babespean, medailoietan enperadorearen irudia zeukaten erromatar zutoihal militarrak Jerusalemera sartu zituenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 79. orr.

Frankismoaren aurkako eta demokrazioaren aldeko zutoihala da ikurrina Zabaletaren ustez.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

2 (hitz elkartuetan)

Bere gainean toldo bat eraiki dute, brisak leunki zapart eginarazten duena, errege-zutoihalarekin konpasean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 183. orr.

3 irud/hed

Demokraziaren zutoihala daramaten AEBek, ahalik eta gehien atzeratu dituzte bozak.  Berria - Harian   2005-01-29

Jainkoaren eta beronen Fedearen egia hutsezinek akuilaturik, karitatearen zutoihaletan dotrinaren banderak jaso zituen, penitentziaren kuarteletan Gurutzearen armak, eta Jainkoaren hitzaren tronpeta ebanjeliko bilakaturik, ahotsa goratzearen eta bizioei zintzur egitearen alde jo zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 318. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zutoihala eramanez (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus