Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zutabetxo 1 iz zutabe txikia.

Gangak adreiluzko zerrenda zuri eta gorriak zeuzkan, eta haren arku beheratuek burdinurtuzko nerbioekin bat egiten zuten, zutabetxo batzuetan oinarri harturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 274. orr.

Metro bat luzeko zutabetxo bat, goi-goian nolabaiteko onddo bat zuena, larruz inguratua.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 102. orr.

Zurezko ostatu denboraren joanak belztuak bere teilape abegitsu eta estuaren azpian hartu zuen Txitxikov, antzina elizetan egon ohi ziren argimutilen antzera landuriko bere zutabetxo zurezkoen artean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 96. orr.

2 adkor egunkarietan-eta idatziriko zutabea.

Euskaldunon Egunkarian astero zutabetxo bat idazten nuen garaian.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 11. orr.

Orain astean behin ikusten dute Daniren zutabetxoa egunkarian.     «Bizia lo», 2003 - 38. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus