Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zutabegile iz egunkarietan-eta zutabeak argitaratzen dituen idazlea.

"Zergatik ez dituzue zutabe errazagoak idazten?" leporatzen zaie askotan euskal prentsako zutabegileei.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 96. orr.

Hain gaude politikari, jakintsu, kirolari, aberaskume, artista eta zutabegileek liluratuak, komunikabideetan agertzen diren horiek guztiek liluratuak, ezen [...].  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 10. orr.

Aitortu behar dizut, Patri, lagun asko galdu ohi dituela zutabegileak, bere lanari zintzoki heltzen dionean.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 123. orr.

Liderraren eta bufoiaren artekoa, egunkariko zutabegilearen eta marrazkilari satirikoaren artekoa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 61. orr.

Harkaitz Cano zutabegileak atzo zioen bezala, beldurra sortzailea baldin bada, pentsatzeko akuilu bada, ideia berriez gainezka etorri behar luke kanpaina hasi berriak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

El País egunkariko zutabegile finkoa da Millas.  Berria - Kultura   2004-08-18

Idazle eta zutabegile milizia antolatu batek, dudak, kritikak edo soilik ohar anodinoek betetzeko xedea lukeen zirrikituak oro tapatzen ditu, gure bi eskaera hauei erantzunik ematen ez duten artikuluak biderkatuz.  Berria - Kultura   2004-04-27

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus