Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zurtz izond/iz 1 haurrez mintzatuz, aita, ama edo biak galdu dituena. ik umezurtz.

Nire arbaso haren alargunak ehizaren gorrotoa sartu zion bere seme zurtzari, eta hala heldu da nireganaino gorroto hori.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 127. orr.

Merkataritza-herrialdietan, non jende askok beren artea baino ez baitu, Estatua zaharren, gaixoen eta zurtzen beharrak hornitzera behartuta egon ohi da maiz.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 119. orr.

Patriarkaren haur dira maizterrok, baina haren zurtz ere bai, sasikoak seme-alaba eskubiderik ez duen aldetik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 14. orr.

Hona hemen gure hildakoak, gure torturatuak; hona gure elbarrituak, ezinduak; gure zurtzak, bakartuak, bihotz-urratuak, bizi-puskatuak, oroimenaren zulo beltzean iltzatuak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 150. orr.

2(adizlagun gisa)

Ez ahal gaitu, Jainkoarren, gaur gauean zurtz utziko.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 176. orr.

Bertzenaz beha zezatela Frantziari, hango amak alargun eta hango haurrak zurtz uzten ari ziren gertakari odoltsuei.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 86. orr.

Laugarren aldiz ene bizian, zurtz gelditu nintzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 185. orr.

3 irud/hed

Jazoera horietan guztietan nahasitakoen izen-deiturak -mihi kulunkariaren, beso-zango zurtz barreiatuen nahiz ebakiondo odolduaren jabearen- lerro bat baizik ez ziren nire ordenagailuko pantailan antolatu beharreko paragrafoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 203. orr.

Zurtz bilakatzen dira orobat objektuak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 83. orr.

Zigarroa hautsontzian zikiratu eta zurtz geldituriko txingar tikiari so gelditu zen Kristina.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 361. orr.

Elkarrizketa politikoa zurtz dago.  Berria - Euskal Herria   2004-09-22

Hori bai, hautatzaileari eskuak ihes egiten badio, eta jokoari ohikoa baino poztasun gehiago ematea begitartean sartzen baldin bazaio; aurreko koadroetako jokoa zurtz geldi daiteke.  Berria - Kirola   2004-07-10

Nire aita Krapotkin printzearen etxea zurtz, harro eta zuri altxatzen zen hiriaren bazterrean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 47. orr.

Haren begiak bi ilargi zuri ziren, handi-handiak, begi-niniak igerian zeuzkan han, bakez zurtz.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 233. orr.

Lagunaz gabeturiko etxe-zurtz alkoholiko honen egoera negargarriak barneak urraturik, lanez arintzeko asmoa duzue?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 287. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus