Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zurtu, zur(tu), zurtzen 1 da/du ad harritu.

Hala-hola iraun egiten zuen gizagaixoak, eta Gavard zurtu egiten zen, sei hilabete gabe harenak egingo zuela uste izan baitzuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 197. orr.

Gomazko jostailu bat haur baten atzamarren artean nola, halatsu zurtu zitzaion begitartea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 317. orr.

Zurtu egin zuen ostikadaren gogorrak.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 61. orr.

Monumentu sinestezin haren bertze ezein ezaugarrik baino lehenago, hura egina zen moldearen antzinakotasunak zurtu ninduen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 120. orr.

Erran behar dizut ezen zure memoriak baino areago harritu eta zurtu ninduela aipu eta anekdota haien lotzeko erakutsi zenuen antzeak eta trebetasunak. The Observer egunkaria Guggenheimez ari da, eta horrexek zurtzen zaitu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 390. orr.

2 (forma ez jokatuetan)

Orain, ordea, hasi aurretik ere zurtua eta itoa geratzen zitzaion keinu zehatz bat egiteko saio oro.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 176. orr.

Ni ere, paradoxa haren aitzinean, zurturik bezala geratu nintzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 245. orr.

Zientziaz baizik ez zen mintzatu, hogei bat minutuz, eta jendea, zurturik, isilik zegoen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 266. orr.

Harriduraz zurturik geratu nintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 131. orr.

Fisikarekin zuen harremanak zurturik utzi ninduen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 84. orr.

-Hiru egun! -deiadar egin zuen etxekoandreak zurturik-.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 136. orr.

-Zer? -egin zuen oihu printzeak, elkarrizketaren nondik norakoaren aldaketa ezusteko horrek erabat zurturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 535. orr.

Konpondu nuen lapsusa, eta adiskideek zurtu samarturik begiratu zidaten.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 136. orr.

Harrituta geratu gara denok, zurtuta.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 131. orr.

Zurtuta sartu nintzen kotxean eta bueltako bidea hartu, herrirantz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 27. orr.

Gehiago hitz egin beharko nukeen berarekin, baina neu ere zurtuegi eta nahastuegi nengoen deus eskaintzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 26. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Nobela da huts-hutsik [...] eta gure egunetako gizaki hautsiaren errai ezkutuenak egundaino ez bezala argitara ekartzen dituena, eta irakurle zurtuaren bistan ezartzen ohiko estalki oroz gabeturik eta hizkuntzaren trataera harrigarri batez horniturik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 232. orr.

Maite-maite egin diot ilean, eta begi zurtuak jaso ditu.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 99. orr.

Jauregiko leiho argituetara begiratzen zuten burua okerturik, begi erne eta serioez, isla urdinekiko begi zoragarri eta zurtuez.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 28. orr.

Adiskideak begirakune zurtua josi ziolarik, Abasek, ohi zuen naretasuna berreskuratuz, apaltasunez gaineratu zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 321. orr.

Bakarrik geratu nintzelarik, amets gaiztoen ondoren esnatutakoan izaten den nahasmen zurtu hori nuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 170. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zurturik gelditu (3); zurturik geratu (3); zurturik nengoen (3); zurturik utzi (5)

zurtuta gelditu (3); zurtuta geratu (6); zurtuta geratu zen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus