Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Barbara Allen alaba bakarra zen, eta, neskatoa zela ama galduta, aita zurrutero eta jokalariarekin bizi zen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 11. orr.
Musika eta telebista amatatuta, ixteko puntuan zeukan taberna, azken bezero zurruteroei azken kopak atera ostean. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 32. orr.
Bakarkako zurruta gaizki ikusia da, baina nazio zurruteroak zibilizazioaren eta boterearen gailurrean daude. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 279. orr.
Senarra nahi zuen bihozbera, zurruteroa ez zena, afaltzera zintzo-zintzo etorriko zitzaiona, eta lanera garaiz joango zena. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 153. orr.
Langile zintzoa zen, hau da, ez alfer, ez zurrutero, ez gautxori. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 25. orr.
Zurruteroak dira (aitonaren baso erdiarekin konformatuko ez liratekeenak), alferrak, liskarrera emanak, eta horrelako bikote batek nola osa dezake eredurik? Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 146. orr.
Zurrutero galanta zen, eta horrek bihotzekoa ekarri zion Somerako taberna batean zegoela. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 136. orr.
Ez nintzen bertso horietako gizonaren neurriko zurrutero amorratua, baina gainerakoan alde handirik ez. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 15. orr.
Aise igaro zezakeen, gau osoa, mela-mela egiteraino edaten zuten zurrutero kartsuak biltzen zituen mahaiaren inguruan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 154. orr.
Hainbat gau eman zuen etxetik kanpo, luze jo zuen zurrutero-festa parrandazaleren batean, nabarmen-nabarmen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 159. orr.
· Azido urikoa, tanta-hezueriak joen borrero, tripazain-zurruteroen zigor eta harri-gaitzaren eragile sonatu horixe Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 238. orr.