Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zurrutadatxo (orobat txurrutadatxo g.er.) iz zurrutada txikia.

Zurrutadatxo bat egin zion bere edariari, eta Ignatius Gallaherrek, berriz, trago batean bukatu zuen berea.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 110. orr.

Kopari zurrutadatxo bat eginik eta puruari eusten zion eskua altxaturik, errepikatzen zuen: [...].  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 131. orr.

Lauzpabost atxiki eman eta gero, beste zurrutadatxo bat whisky hartu, eta isiltasuna urratu zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 220. orr.

"Zorioneko gazteria", ematen zuen zioela erretoreak erretilutik basoerdi almendra opiltxo bat hartu edo likore zurrutadatxo bat edaten zuen bitartean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 206. orr.

Besaulki birakarian eroso ezarririk, kikara bat hartu eta zurrutadatxo bat eman ondoren, detektibeari begiratu zion adi.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 15. orr.

-Ezagunak egiten zaizkizu izenak? -bisitariak ardoari zurrutadatxo bat jotzeko burua altxatu zuela aprobetxatuz bota nion.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 181. orr.

Uko egin zion zurrutadatxoari [...] eta, tabernan denborarik galdu gabe, urkamendira eraman eta urkatu egin zuten, besterik gabe.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 224. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus