Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zurrutada bat behar dut, eta ekar iezadazu botila ere. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 182. orr.
Emakumeak xanpaina zurrutada batez amaitu zuen eta pozarren onetsi zuen eskaintza. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 61. orr.
Laranjazko edaritik zurrutada bat hartu zuen. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 37. orr.
Basoa zurrutada batez hustu eta Joxanen belarrira hurreratu zen. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 29. orr.
Oinak mahai gainean jarrita, elkarri begietara barrez begiratuz, eta aldiro-aldiro ardo zurrutada bat edanez. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 25. orr.
Lehendabiziko whiskya bi zurrutadatan edan nuen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 23. orr.
Gainerakoa, oraintsu esan bezala, zure esku dago -azken zurrutada eman zion kopari. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 225. orr.
Coca-cola poteari azkeneko zurrutada eman eta irribarre egiten du. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 57. orr.
Eskuan kopa zekarren, eta ezpainetara hurbildu zuen, zurrutada bat egin eta zoriona opatuz. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 63. orr.
Chandler Txikik lau edo bost zurrutada egin zituen edontzitik. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 111. orr.
Nik mahai gaineko edalontzia hartu, zurrutada bat jo, eta zera pentsatu dut: [...]. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 85. orr.
Biek batera jo dute zurrutada, isilean. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 56. orr.
Asunek zigarro bat isiotu, beste zurrutada bat jo eta sukaldera sartu da berriro. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 39. orr.
Maskuria libratu ondoren, zurrutada ur edan, eta sukaldera bideratu zen, dutxatu gabe. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 263. orr.
Mozkoteak zurrutada bat kafe edan zuen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 143. orr.
Oliba irentsi, hezurra platertxoan utzi, eta zurrutada bat garagardo hartu zuen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 37. orr.
· Zurrutada on bat garagardo nuen amets. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 31. orr.
Haren ostean, beste zurrutada bat besterik ez zegoen botilan. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 267. orr.
Kina-zurrutada handi bat bota bere baso hustuan, eta marrubizko jarabe pixka batez gozatu zuen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 41. orr.
Izebak ardo-koparen oina haztatu zuen, zurrutada txiki bat edan aurretik. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 22. orr.
Zurrutada handitan edan zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 430. orr.
Zurrutada luzea eman zion garagardoari. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 37. orr.
Garagardoari zurrutada luze bat emanaz, irratia piztu zuen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 69. orr.
Negar-zotinka egiteari utzi eta berriro tea edaten hasi zen zurrutada laburrez. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 262. orr.
Indarrik gabeko azken zurrutada epela gogoratu eta botila lurrean utzi zuen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 53. orr.
Gero, hortzik gabeko aho baten ausikia aditu zuen, bai eta aldizka emakumeak kafe kikarari ematen zizkion zurrutada-hotsak ere. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 253. orr.
Fruta lehor batzuk eta xerra txiki bana haragi ketu, ur-zurrutada batzuez bustirik. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 245. orr.
Asaldatu egin zen, ardo-zurrutada bat edan eta hizketan jarraitu zuen, lotsagorriturik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 306. orr.
Cassie te-zurrutada txikiak edaten ari zen koilaratxoaz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 262. orr.
Phineas Blackheadek korrokada harrigarria egin eta bikarbonato-zurrutada handi bat edan zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 443. orr.
ardo zurrutada (3); azken zurrutada (5); beste zurrutada bat (10); beste zurrutada batez (3); te zurrutada (4)
zurrutada bat edan (3); zurrutada bat egin (5); zurrutada bat jo (3); zurrutada batez edan (4); zurrutada batez hustu (6); zurrutada egin (4); zurrutada eman (13); zurrutada eman zion (6); zurrutada handi (3); zurrutada handi bat (3); zurrutada luze (9); zurrutada luze bat (5); zurrutada luzea (5)