Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zurrustaka adlag zurrustan.

Ni hari zurrustaka zerion izerdian igeri sentitzen nintzen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 84. orr.

Zurrustaka jario, hamar litro ur hurrupatu balitu bezala.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 162. orr.

Orain noizean behin haize kirriak granada-arbolaren adarrak astintzen zituen, euri lodi bat zurrustaka jariaraziz.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 30. orr.

--Ez, andrea, ez naiz zutaz ahaztuko -esan zuen Txitxikovek, eskuaz izerdia xukatzen zuen bitartean, zurrustaka lerratzen baitzitzaion aurpegian behera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 86. orr.

Haizea jotzen hasiko da eta, leihatila zarratzeko inguratu zarenerako, elurra zurrustaka sartuko da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 324. orr.

Hormako hodi horrek berak ez darama ura barrutik bakarrik; kanpotik ere zurrustaka irristatzen zaio, eta prakak mela-mela eginda dauzkat.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 48. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus