Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Justina Díaz, guardasolaz estalpeturik, Media Lunatik datorren karrika zuzenetik zetorren, espaloi-oholen gainean borbor egiten zuten zurrustadak inguratuz. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 119. orr.
Ur-zurrustada betaurrekoetara etorri zitzaidan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 40. orr.
Gero, antzara-zirinezko orban bat enplastatu bertan, eta amorrua adierazteko triangelu gorri bat eta berde-zurrustada bat, behazun gora-joa eta izu kakaeragilea marrazteko. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 153. orr.
Orduan zuzendu du Pernandok hauspoa harengana eta sartu du kirats-zurrustada bat paretako zulotik. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 141. orr.
Sabeth noizbehinka inguratzen zen salto batean, bere citron-pressé-tik zurrustada bat edatera. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 132. orr.
Kafeari zurrustada nik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 221. orr.
Iturri batean geldituko zen, ur freskoko antzinako iturburu batean, Pontitotik irten eta berehala baitzegoen bat, eta zurrustadan irteten zen urean jarriko zuen aurpegia. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 181. orr.