Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zurrupari izond zurrupatzen duena.
Ez ziren Parisen edozein zokotan ageri ziren begi berekoi eta zurrupari haietakoak, inguruko guztia irentsi eta trukean ezer ere ematen ez zuten begi nekagarriak. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 75. orr.
Hor dituzu azinetido zurrupariak, beste infusorio batzuen protoplasma-gaia xurgatzen dutenak. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 130. orr.
1978an, Sevillan, tornado zurrupari bat pasatu zen, aireportutik gertu: 75 auto kaltetu zituen, DC-4 hegazkin bat, aparkatuta zegoena, irauli zuen, eta teilatu eta zuhaitz, kalte anitz utzi. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 474. orr.