Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Fusilatze-pelotoia gosaltzen arituko da honezkero, tea zurrupaka edaten, gorrotoz, egingo dutena egin behar dutelako. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 174. orr.
Gelditu gabe erretzen zuen, zurrupaka, arnasarik hartu gabe, zigarroa edanen balu bezala. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 148. orr.
Bero energiak gora, hotzaren zurrunbiloa zurrupaka behera, bero berriari bide emanez. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 242. orr.
Hankaren barruko haragi mamitsua atereaz, zurrupaka aritu zen nabarmen. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 43. orr.
Nola ibiltzen ahal haiz deabru-edabe honi zurrupaka? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 112. orr.
Harry sukaldera itzuli zenerako, izeba Margek aurrean zituen tea eta fruta-pastela, eta Ripper zurrupaka ari zen ozenki bazter batean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 25. orr.
Gozatzen segi dezala bere kidearen konpainian, zeren eta, sumatzen hasia bainaiz zerbait heze ari dela zurrupaka nire gainean. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 66. orr.
Handik pixka batera, baina, gizon txiki zalapartari bat sartu zen atetik, mukiei zurrupaka eta belarriak hotz-hotz eginda. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 179. orr.