Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zurrupadatxo 1 iz zurrupada txikia.

Martiniari zurrupadatxo bat eman ondoren, hitz hauek gehitu zituen: Bizitza batzuk salbatu nitian egun hartan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 26. orr.

Cutty Shark zurrupadatxo bat hartu eta lo, zurrupadatxo bat hartu eta lo, amesgaizto bat eta zurrupadatxo bat, elkarren segidan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 120. orr.

2 irud/hed

Filosofia zeureganatzera eta beraren ur gardenetan irrika biziagoz edatera zu bultzatu nahian, zure egarriaren berri ondotxo jakin arren, zurrupadatxo hau, nolabait esateko, bidali nahi izan dizut.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 33. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zurrupadatxo bat (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus