Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Autoritarismo eta nagusikeria guztien erro-errotiko arbuioa, indibidualismo ezin garaituzko bat, formalismoen eta zurrunkerien gaitzespen sakona, epelak eta txepelak ezin jasan ia fisiologiko bat. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 38. orr.
Eliza ofizialaren zurrunkeriaren eredu dogmatikoa. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 76. orr.
Oraingoan, erregearen gehiegikeriak eta nobleziaren harrokeria izan ordez, "Nazioaren Aita Lord Protektorearen" aginte tiranikoa eta haren inguruko elizgizon zorrotzen zurrunkeria ziren ezinegon jasanezin hartarako bide. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 221. orr.
Deia katolikoen «zurrunkeriagatik» arduratuta dauden guztiei egin diete. Berria - Euskal Herria 2004-11-16
Zurrunkeria itzela, bai. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 282. orr.