Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nor eta hi, bizidun eta ikustun izan arren, bizia ia hila duana, denborarik gehiena lotan galtzen, itzarrik zurrungatzen eta amesgintzari uzten ez dioana. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 223. orr.
Hiria eremu librea da, liberalagoa, zabalagoa, argituagoa, eta herriak eta herri-koxkorrak berriz, murritzak, motzak, atzerakoiak, jauntxoaren eta apaizaren mendean luzaz egonak (eta gaur, ezdakitzer-ismo zital usanduren baten mendean zurrungatuak). Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 175. orr.
Banaka harturik, den-dena dakitelako eromen garbiak harrapatuak ez dira asko, egia esanda, baina "denon artean" edo Han Nonbait dena jakina dagoelako sinestean zurrunduak eta zurrungatuak bizi direnak asko eta gehiegi dira. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 37. orr.