Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zurrungalari iz zurrunga egiten duen pertsona.
Gaur ere lo tzarra: bizpahiru orduz bederen zurrungalariek gaitzeko sinfonia egin digute, nihaur ohartu gabe haien kide nintekeela artetan. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 39. orr.
Zurrungalariak denbora luzea darama lotan goxo, eta nik ez dakit zer egin. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 157. orr.