Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zurrungaka (49 agerraldi, 38 liburutan; ETCn 158 agerraldi, 132 literaturan) iz zurrunga egiten. ik zurrunga 6; zurrunga 7.

Behingoz lo zerraldo nengoen, zurrungaka beharbada.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 209. orr.

Apaiza, leher eginda, zurrungaka zegoen egongelako sofan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 191. orr.

Zu berehala lokartuko zara eta nik ezingo dut, zurrungaka hasiko zarelako!  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 82. orr.

Lokartu orduko, ordea, zurrungaka hasi da.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 23. orr.

Banku batean eseri zen, zurrungaka ari zen nekazari baten ondoan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 155. orr.

Ikusten gaituzu eta zelatatzen eta behatzen beti, zoko beltz txikietan, behizainen belardi handietan, maindireen azpian zurrungaka ari garenean, itzal ikaragarrietan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 26. orr.

Gauez, batzuetan, zurrungaka aditzen genuen Amama Otso bere ohean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 34. orr.

Klara zurrungaka zetzan ohe gainean, utzi nuen planta berean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 257. orr.

Bernardo jaunak ere antzera, pixka bat geroxeago oheratu eta zurrungaka ekin zion gogor, ondo lo hartuta balego bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 942. orr.

Nikolas ohean lo gelditu zen, zurrungaka, eta Arianna, lo egin ezinik, korridorera atera zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 126. orr.

Hantxe daude zurrungaka, nor bere ohean, bakoitza bere loan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 215. orr.

Batek baino gehiagok harrapatua zuen leiho bazterrean lo egunsentian, burua beso artean ipinita, zurrungaka.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 192. orr.

· Eginahalean ekin zion pipa xurgatzeari, hain kementsu, ezen pipa zurrungaka hasi baitzen azkenean, fagota bailitzan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 59. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zurrungaka ari (10); zurrungaka ari da (3); zurrungaka ari zen (5); zurrungaka hasi (9); zurrungaka hasi zen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus