Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ondoren zurbildu egin zaizkie aurpegiak, gogortu esku-oinak, zurrundu hezurrak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 86. orr.
Gero bildu egin zen, eta azkenean zurrundu eta luze-luze geratu zen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 46. orr.
Haren titiburua estutu nuen nire hortz artean, eta haren gorputza zurruntzen sentitu nuen, bizkarrarekin arku sinestezin bat eraikiz. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 77. orr.
ATP kopurua gutxituz gero, zurrundu egiten da muskulua: rigor mortis delakoan, adibidez. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 53. orr.
Bizkarra zurrundu zitzaidan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 379. orr.
Gorputza zurruntzen sumatu nion traje zimurtuaren azpian. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 45. orr.
Iluntzerako beletako sokak zurruntzen hasita zeuden, espartzuaren tarteetako ur-tanta xeheak izozten hasiak baitziren. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 141. orr.
Haren begitartearen edertasun xumea, mozorro tinko eta erne batean zurrundu eta finkatua zen, eta birjintasun luzatuaren zauri-markak ageri zituen nabarmen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 102. orr.
Dantzan hasi ziren, gizona emakumearekin, eta neska mutilarekin, baldar hasieran, esku-oinak zurrunduak balituzte bezala. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 247. orr.
Oinazeak aurpegia desitxuratzen zion, eta horrela geratu zen, zurrunduta. «Kuskue tanden», 2004 - 80. orr.
-Gihar guztiak zurrunduta dauzkat -kexatu zen, ohe gainean etzanez-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 105. orr.
Trelawney andereñoa zurrunduta zegoen bere besaulkian; begirada galdua zuen, eta ahoa eroria. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 262. orr.
Orain jantzita duzun koipez zurrundutako galtza hori hiru urtez ikusi dugu denok auzoan zure anaiaren ipurdian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 339. orr.
Gauean zehar, rigor mortis-ak zurrundu egin zituen gorputzak. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 189. orr.
Bat-batean, ordea, neskak besoak zurrundu eta berarengandik aldenarazi zuen mutila. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 111. orr.
Mendi haietako isiltasuna, hotza, bakardadea, neguko hilaldia bere baitan sartzen zitzaizkiola iruditu zitzaion, odola gelditu eta izoztuko ziotela, soin atalak zurrunduko zizkiotela, izaki geldi izoztu bat bihurtuko zutela bera. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 282. orr.
Egun luze hartako maitasunak zurrunduak zizkion ile-kiribilak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 335. orr.
Keinu itsusi bat egin zidan, bere nazkaren adierazgarri, ezpainak zurrundurik eta soa zorrozturik. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 128. orr.
Urduritasunak zurrunduta, gurasoen etxeko zenbakiarekin gogoratu ere ez zen egiten. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 51. orr.
Jakingo bazenu nola geratu nintzen orduan han kanpoan eskailera-buru izoztuan, izuak zurrunduta, [...]. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 23. orr.
Hamar kilometro egin baino lehen [...] enbragea zurrundurik izango du, pneumatikoak zulaturik. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 96. orr.
Dorreko atea zurrunduta zegoen, eta ezin zen zabaldu. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 85. orr.
Lan merkatua zurrunduko duen itunik ez duela onartuko aurreratu zuen Jose Maria Cuevas CEOEko presidenteak. Berria - Harian 2005-05-07
Bigarren zatian, bilbotarrek, erasoko jokoa zurrundu zuten. Berria - Kirola 2004-11-21
Dinosauro bat hil hurran lokatzetan hondoratzean bezala, mintzaira zurrundu egin da. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 156. orr.
Horrelakoetan, solas laxo-eztia ozpindu eta zurrundu egiten da ustekabean. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 46. orr.
Samaniegok aire berri bat erantsi nahi izan zien berez oso zurrunduta zeuden gai batzuei. Berria - Kultura 2004-05-29
Gizarte mugimenduek ideiak falta dituzte eta zurrunduta daude. Berria - Gaiak 2004-11-19
Gero gorpua bidaian zehar hildako soldaduen gorpu zurrunduen pilara bota zuten. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 62. orr.
Gorputz zurrundua biguntzen, abailtzen ari zitzaion. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 147. orr.
Diziplina desagertu egiten zen une horietan, eta gorputz zurrundu eta asaldatua lasaitu egiten zitzaion, zeremonia militarretan, soldadu taldeak ikuskapen luze bat jasan ondoren, atseden-agindua entzutean bezala. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 56. orr.
Gurditxoetan ezarri aurretik poltsak palen atzealdearekin jotzeari ekin zioten langileek, gorputz-adar zurrunduak haustearren. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 189. orr.
Harrapaketak edo bertzelako lehia jokoak antolaten zizkiguten, gure gihar zurrunduak inarrosi nahirik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 173. orr.
Jangelako mahaiaren erdian, erretilu batean, indioilar baten hezurrak ageri ziren, perrexilezko ohe baten gainean, habia beldurgarri bat balitz bezala, hondakin zurrunduak. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 119. orr.