Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zurrunbilotsu izond zurrunbiloz betea.

Unibertsoaren aurretik lurrun nahasmendu zurrunbilotsu bat besterik ez omen zegoen: hutsa, leizea, amildegia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 205. orr.

Neure burua sumatzen dut ametsetatik irten eta ilunpeko mundu zurrunbilotsu batean behera amiltzen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 173. orr.

Ikusi zuen heriotzaren desegintzarrea ez zela beste mila mugimendu alferrikakotara oldartzen den tropel zurrunbilotsu horren askapena baino.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 53. orr.

Ezerezean galdu ziren kandela luzeak; haien sugarrak guztiz itzali ziren; ilunaren belztasuna gaineratu zitzaidan; beheraldi ero zurrunbilotsu batean ziruditen irentsiak sentsazio guztiak, arima Hadesean bezala.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 96. orr.

Zenbat denborakoa izan ote zen esaten jakingo ez nukeen une zurrunbilotsu baten ondoren, ordena perfektua egin zitzaidan buruan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 275. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus