Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zurrunbiloka adlag zurrunbiloak eratuz.

Han, elkarren kontrako milaka kanaletan irekitzen eta bideratzen zen uren barren zabala, eta bat-batean lehertzen zen, inarrosaldi eroetan, gora eta behera, irakinean, txistuka, zirimola erraldoi eta kontatu ezinezkoetan biraka, ekialderantz murgilduz, jauzika ez bazen zurrunbiloka, urak sekulan iristen ez duen lastertasunaz.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 60. orr.

Emakume bat maiteminduta, maiteminean iraulka; kateme bat teilatuan marraka; proteina konplexuak odolean zurrunbiloka, organo sexualak hanpatzen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 241. orr.

Hara, ekaitza bezala lehertu da Jaunaren haserrea, haize-erauntsiak bezala astintzen du, zurrunbiloka dabil errudunen buru gainean.  Elizen arteko biblia   Jr 23,19

Zurrunbiloka darabil orbela haizeak, bakan ikusten dira hostoak adarretan, eta igarri egiten da gertu dela negua.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 65. orr.

Aurreko batean janariak bezala, pertsonak hasi zitzaizkion buruan zurrunbiloka mugitzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 271. orr.

Ke mataza batzuek, gora zurrunbiloka hegoaldeko zerumugan, abangoardia tatariarra hurbil zegoela frogatzen zuten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 189. orr.

Baina ekaitza etxean sartu zaio, kanpotik, oihuka, zurrunbiloka.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 155. orr.

Haserreak zurrunbiloka zeharkatu nau, hotzikararen moduko zerbait zen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 192. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus