Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zurrun izond 1 malgutasunik ez duena.

Maleta zurrun bat zeraman ezker eskuan eta presaka zihoan orain ere.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 12. orr.

Eski-bota zurrun eta pisu haiek.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 84. orr.

Plastiko zurrunezko irakurle-txartelean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 35. orr.

Aldi bereko memoria sei tetrabytekoa (sei bilioi bytekoa alegia) da, eta disko zurrunean 160 bilioi byte sartzen dira.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 100. orr.

Esku bat, beso zurrun baten muturrean, beheraka hasi zen gonan zehar.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 129. orr.

Gorpu zurrunak ikusi nituen gorputegira eraman baino lehen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 302. orr.

Zurda zurruneko eskuila.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 196. orr.

Aurpegi berezia zeukan, ia zurruna.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 45. orr.

Bi abokatu ari ziren eztabaidan, zein bere espaloitik, biek ere frak beltza eta tximeleta-lepo zurrunak jantzirik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 381. orr.

Urrats zurrun eta behin eta berriz behaztopatu bakoitzarekin, badirudi galdetzen ari direla.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 142. orr.

Nork janzten ditu gaur egun manoplak, eskuetako lo-zaku zurrun horiek?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 9. orr.

Margolan zurrunez apaindurik zeuden haren barneko gelak, eta ebanozkoa eta altzifrezkoa ziren sabaiak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 34. orr.

Malgutasunerako urratsa da, hezkuntza sistema inori zurrunegi gerta ez dakion.  Berria - Euskal Herria   2004-09-28

Azkenetan dago Egonkortasun Itunaren oraingo espiritu zurruna.  Berria - Ekonomia   2004-07-14

Newton-en eta Laplace-ren garaitik nagusi zen determinismo zurrunak aurkitu zituen oztopoak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 173. orr.

Espasmo edo postura zurrun batean gelditu zela zirudien.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 250. orr.

Idoiak ulu luze zurrun bat baino ez du entzuten.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 40. orr.

Haize hotza zetorren aldera, zeru garbi eta zurrunera.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 298. orr.

Ez dute atsedenik, ordena zurrun batek sorrarazi eta suntsitu egiten ditu.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 55. orr.

Francoren diktadura zurrunean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 23. orr.

Eliza hori guardian egon da, jarrera oso zurrunean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 138. orr.

Zientziarik zehatzen eta zurrunena aplikatzen zaiola espekulazio ukiezinenaren lanbro eta espiritualtasunari.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 128. orr.

Badirudi, hortaz, hemen gainean dugun arudi zurrun horrek eskaintzen dituen zirrikito guztiak aprobetxatu beharko liratekeela zurruntasun hori hausteko.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 181. orr.

Oso egitura zurruneko enpresen antolaketak, non erabat bereizten diren lanaren kontzepzioa eta exekuzioa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 169. orr.

Lohadarrak laster zeutzan heriotza zurrunean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 459. orr.

2 (predikatu gisa)

Ez da zurruna ez malgua, ezkoaren moduko bigun baizik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 86. orr.

Titaniozkoa arina bezain zurruna da, eta mementuz arazorik ez du eman.  Berria - Kirola   2004-02-18

Arauak oso zurrunak eta gogorrak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-09-24

Gelak eta aretoak erabiltzeko dituen baldintzak «zurrunegiak» direlako.  Berria - Euskal Herria   2004-10-23

Hezurrek, eskeletoaren oinarrizko elementuek, zurrunak izan behar dute, baina ez zurrunegiak, hobe baita presioaren eraginpean zertxobait deformatzea, haustea baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 17. orr.

Lilia bezain delikatua eta, hala ere, zurruna zela jakin nuen, elfoen errementerietan landutako altzairua bezain gogorra.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 174. orr.

Konrad zurrunagoa zen portaeran, eta beti men egiten zien ezarritako arauei.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 48. orr.

Izen propioak designatzaile zurrunak dira; designatzaile bat zurruna da baldin eta objektu bera denotatzen badu mundu posible orotan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 134. orr.

Azkenik, haren gorputz-atalak bigun eta malgu bihurtu ziren, ez zurrun hildakoenak ohi bezala, baizik eta haur txiki batenak bezalakoak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 417. orr.

Ordutegiarekin zurrunenak alemanak ziren.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 89. orr.

Atsedenaldi arte gogor, bizkor eta zehatz aritutako taldea, baldar, bigun eta zurrun bihurtu baitzen bigarren zatian.  Berria - Kirola   2006-01-15

3 (beste izenondo baten ezkerrean)

Landare zurrun-geldiak eta lur-azaleko erro-multzo nahaspilatuak, erraien gisa distiratzen ari. Platonek, postura zurrun seguruan egonkortuz beste eroriko batetik gogotsu babestu nahi zuelarik, idealizatu egin zuen kultura egipziakoaren egonkortasun konparatiboa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 101. orr.

Ez dago lege zurrun eta deterministarik gogo-egoerak aurreikusi eta azalduko dituenik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 193. orr.

4 (beste izenondo baten eskuinean)

Arropa zuri zurrunaren usain larderiatsua.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 199. orr.

Eskularru lodi zurrunez jantzita ditudan eskuok.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 41. orr.

Aulkiak egokiro kokatzen, bere kizkur labur zurrunak atontzen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 423. orr.

Parpaila txiki zurrunak ageri zituen aldaken parean, eta gona motzegia zuen aukeran bere adinerako.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 207. orr.

Ez dagoela esparru fisikoa eta mentala lotzen dituen lege psikofisiko zurrunik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 193. orr.

Beste mundu batean, zirkuluek, musika doinuek beren ezaugarri aratz eta zurrunei eusten diete.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 211. orr.

6 (hitz elkartuetan)

Kapela, larruzko berokia, soinekoa eta eskularruak, distiratsuak eta zurrun itxurakoak zituen, berri-usainekoak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 85. orr.

7 (adizlagun gisa)

Alex zurrun geratu zen bat-batean.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 140. orr.

Estatua bat zirudien, hain zegoen zurrun eta geldi.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 134. orr.

Zurrun eta logaleturik zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 131. orr.

Ikertzailea isilik geratzen da, zurrun. Gelaren erdian zurrun, hotz, geratu zen, ukabilak itxita.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 203. orr.

Objektu urdinxkak oldarka iragaten dira bata bestearen atzetik, zeharo zurrun eta hauskor.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 206. orr.

Sekula ez dut katu bat hain zurrun eserita ikusi.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 14. orr.

-Hori -erantzun zion Percyk zurrun- ez da zure arazoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 185. orr.

Aurre egiten dio berari, lepoa zurrun, begiak dirdirka.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 140. orr.

Nerbioak zurrun zeuden.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 22. orr.

Apezpiku bat bezain zurrun eskuinean jarrita.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 180. orr.

Perok hitz egin zuen, ontziko maskaratzarra baino zurrunago aurpegia.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 216. orr.

Emakumea tupustean eseri zen, txontxongilo bat bezain zurrun.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 258. orr.

Bat-batean agondu zen, zurrun.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 46. orr.

Hatz erakuslea eta eri luzea zurrun eta estu-estu eginda zituelarik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 129. orr.

Besoak harenganantz luzatzen ditu, besarkatu egiten du, neska, zurrun eta hotz.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 37. orr.

Zutik eta zurrun zeuden, elkarren ondoan, bulegoko atean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 450. orr.

Hatz erakuslea eta eri luzea zurrun eta estu-estu eginda zituelarik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 129. orr.

Agur labur baten ostean oinez joan zen, zurrun, zuzen eta, nire irudiko, nahiko pozik ere bai, tronpatzen ez banaiz.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 243. orr.

Batzuetan, gorputza luze eta zurrun zuela, airean altxatzen zen zangoak buruaren pareraino jasoz, berriro era beldurgarrian lurrera erortzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 820. orr.

Zurrun, hotz eta ubelduta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 67. orr.

Bata, paisaia sinboliko baten aurrean estalki artean hantxe zurrun-geldi; bestea, berriz, ohe gainean etzana aske eta biluzik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 167. orr.

Tente-zurrun geratu nintzen hantxe, arnasari eusten, beste noranzbait begiratzeko ahalegina saiatuz.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 80. orr.

Ohola bezain zurrun zegoen, begiak zabal-zabalik zituela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 120. orr.

Zurrun samar esan zien "egun on".  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 76. orr.

Hilotz zurrun etzana.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 54. orr.

8 bela-zurrun belari eusten dion haga.

Upela zirudien gauza bat gainditzen genuen jira bakoitzean, edo ontzi baten bela-zurruna edo masta, eta haien antzeko beste asko.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 77. orr.

Burua galtzen hasi zen iparrorratzaren eta astrolabioaren artean, nahastuz oihaleria eta artilleria, mesana eta tisana, bela-zurruna eta bela-tutua, karonada-argiak eta kanoi-argiak, eskotila eta eskobara.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 154. orr.

9 ez-zurrun

Zientzia berezietan, biologian esaterako, lege ez-zurrunak (ceteris paribus klausulak dituztenak) erabiltzen dira fenomenoak azaldu eta aurreikusteko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 194. orr.

Fenomeno mentalak fenomeno fisikoekin lotzeko halako lege psikofisiko ez-zurrunik balego, Davidsonen argudioak ez luke murriztezintasuna frogatuko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 194. orr.

10 zurrun-zurrun adlag

Zurrun-zurrun zegoen, higitu ezinik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 119. orr.

Bere idazmahairen atzetik soina zurrun-zurrun altxatu zen. lantzoi meheek, zurrun-zurrun, eztainu txirbilak ziruditen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 142. orr.

Ni zurrun-zurrun estatua bat bezala, ama iharrarekin.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 124. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus