Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zurrumurru (orobat zurrumur g.er. zurrumu g.er, surrumurru g.er. eta xurrumurru g.er.) 1 iz hots arina. ik marmar1.

Zarata poliki-poliki motelduz joan da, zurrumurru eta aurki isiltasun bihurtzeraino.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 139. orr.

Hildakoen espirituenaren antzeko izango da zure ahotsa, zurrumurruaren antzeko zure mintzoa.  Elizen arteko biblia   Is 29,4

Uraren zurrumurrua da ene aitaren aitaren ahotsa.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 48. orr.

Ibaiaren urak hotsa egiten zuen, zurrumurru moduko bat, baina ez zuen jada izen hura ebakitzen: "Isidro, Isidro".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 170. orr.

Eguna argitzear, euriaren zurrumurrua iritsi zitzaion ustekabean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 145. orr.

Haizearen zurrumurrua zuhaitzen hosto artetik igarotzen den bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 56. orr.

Suge-ezkaten zurrumurrua marmolezko eskaileretan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 161. orr.

Argiro adi zitekeen uraren zaplada eta tanta erorien zalaparta eta olatuen zurrumurru eta txistuots antzeko bat.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 202. orr.

Itsasoko uhinen orroetatik basoko haizearen zurrumurrura doan itsasontzia bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 112. orr.

-Bolada luze batean festa baten zurrumurrua entzuten nian ia gauero.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 65. orr.

Atsegina zen jiratze hark sortzen zuen zurrumurrua entzutea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 117. orr.

Zurrumurru bat entzuten da; kisketaren hotsa ondoren; ateari bultza egin eta ireki egiten du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 215. orr.

Hitzak, esan gabe daudenean, zurrumurru baten moduan barreiatzen dira gure burmuinean.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 81. orr.

Ahotsa apaltzen zuten hitz horiek esaterakoan, zurrumurruan ahoskatzen zuten deabru hitza.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 35. orr.

Kalean zurrumurruan dabiltzan iritzi, uste eta esamesak jasotzeko.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 201. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zurrumurru txiki bat besterik ez zen entzun lehenengo hitzak euskaraz egin nahi zituela esan zuenean.  Berria - Harian   2005-02-02

Autodidakta hitz eta pitz ari da, eta haren ahotsaren zurrumurru leuna dut belarrietan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 203. orr.

Haizearen zurrumurru suabea, erloju zahar baten tiki-taka atsegina, beharbada tren batena izan zitekeen txistua.  Berria - Kultura   2004-11-18

Euria egin du; uraren zurrumurru mehea dator bidezidor-ertzeko erretenetatik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 20. orr.

Kanpoko euriaren zurrumurru lausoa entzuten da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 148. orr.

Zurrumurru gor bat hedatzen hasi zen bere oinen azpian.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 177. orr.

Airearen freskurak eta euriaren zurrumurru lehiatuak iratzarri ninduten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 124. orr.

Steffik bere buruari eutsi, eta zurrumurru isil, apalez mintzatu zen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 88. orr.

Harridurazko zurrumurru bat sortu zen entzuleen artetik.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 57. orr.

Zurrumurru berdin, taxu zehatzik gabeko bat, gauean haizeak zuhaitz baten adarren kontra ateratzen duenaren antzekoa.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 86. orr.

Orduan Katedraleko dorreak zirriborro itzali bat baizik ez ziren, eta Lisboa bera ahots eta doinuen zurrumurru zehaztugabea baino askoz gehiagorik ez.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 47. orr.

Kontrako zurrumurruak ere badaudela esan zuen Serge Franchou Prou-Askiko idazkariak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-22

EBk presio egiten dion bakoitzean, Bosniako buruzagi serbiarrak atxilotzeko ahaleginen inguruko zurrumurruak zabaltzen dira Belgraden.  Berria - Mundua   2006-02-22

Konpainia une batez gelditzen bazen, inguruan etengabeko zurrumurrua, hizkuntza ezezaguneko hitz arrotzen murmurioa entzuten zela iruditu zitzaion.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 66. orr.

Gobernu krisiari buruzko zurrumurruak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ahots zurrumurrua. Ivy, azazkalak margotzen eta kantu-zurrumurruan...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 87. orr.

Itsas zurrumurru errepikakor leunean kulunka oheratu naiz.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 198. orr.

Herriaren bizi-zurrumurrua entzuten han behean, eta gu gainean, bizkarrean gora, kalamuzko haria haizeak arrastaturik bazihoakigula.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 31. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gauaren argia baino ez zen geratzen, euriaren zizika kilker-zurrumurru baten gisa.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 34. orr.

Eliza barnea [...] beilariez mukurru betea zen, otoitz zurrumurru bat goiti zoala zilarrezko Birjinari buruz.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 180. orr.

Horra non azaltzen den San Floreanoko bidetik, pauso, ahots eta musika zurrumurru baten ondotik, mozorro prozesioa.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 208. orr.

5 ahoz aho dabilen berri zehaztu edo egiaztatu gabea.

Argumentu eta kontra-argumentu hauek guztiak, bai eta hamaika berri, albiste eta zurrumurru ere, patioan etengabe eztabaidatzen ziren.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 72. orr.

Orthezen, kanpoko albiste lausoak zurrumurru bihurtzen ziren dominikoen behialako komentuko korridore eta ikasgeletan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 186. orr.

Etxe barruko bizimoduaz zurrumurruak bazirela aipatzen duzue txostenean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-21

Zurrumurruak badaude, baina ondo ulertuko didazun bezala ezingo dugu politikagintza zurrumurruen gainean egin.  Berria - Euskal Herria   2004-02-15

Akordioarena «zurrumurru bat» besterik ez dela esan zuen Frantziako Gobernuak.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 207. orr.

Astean behin edo bitan Dummy ez zen lanera joaten [...] eta zurrumurruak hasi ziren, ez ote zuten kalera botako.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 114. orr.

Zurrumurruak dio berrehunen bat itsasontzi izango direla, oraingo honetan gauzak beltz jartzen ari dira.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 81. orr.

Zurrumurruek ziotenez, auzo herrietan jende parrasta bat atxilotu zuten apez ihardokitzaileak sostengatzeagatik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 80. orr.

Hori dela-eta han edo hemen poltsak kenduko dituztela dioten zurrumurruak zalu hedatzen dira.  Berria - Euskal Herria   2004-07-28

-Euren belarrietara iritsi diren zenbait zurrumurruk.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 198. orr.

Zer eta milioiduna zelako zurrumurrua zabaldu zen hirian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 230. orr.

Gexemek esan didanez, zurrumurru hau zabaldu da herrien artean: zu eta zure herritarrak erregearen aurka jaikitzeko asmotan zabiltzatela, horretarako ari zaretela harresia eraikitzen.  Elizen arteko biblia   Ne 6,6

Zurrumurru bat zabaldu da bazterretan: alegia, zirkuluaren koadraturaren problema ebaztea lortuko lukeenari munta handiko diru-sariak agindu dizkiotela gobernuek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 431. orr.

Henneren urdailean vodka piztu zelako zurrumurru bat zabaldu zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 47. orr.

Londresko irratia entzuten zutenek, amerikanoak jada Ipar Afrikan plantatuak zirelako zurrumurruak hedatzen zituzten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 108. orr.

Zurrumurrua zebilen ahoz aho herri kirgizak altxatu ote ziren eta tatariarrek inbasioari ekin ote zioten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 66. orr.

Hirian bolo-bolo zebilen zurrumurruaren albistea ilustratzen zuen argazkiak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 16. orr.

Osaba-izebek baieztatu zioten beste aldean zebilen zurrumurrua: espainol armada ingurune hurbilean kokatua zen, frantses eremuan sartzeko asmoz eta nehork ez zekien xuxen zer gertatuko zen epe laburrean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 114. orr.

Azken aldian zurrumurru bat zebilen: jenerala ez zela bere mendietatik jaisten.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 41. orr.

Aspalditik zebiltzan zurrumurruak aerodromo bat eraiki zutela hiritik berrogei bat kilometrora.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 19. orr.

Zurrumurrua kurri zen Bavariako erresalburako bideak moztuak zirela, bidean ziren presoak, berriz gibelera heldu zirela.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 134. orr.

Madrilen boxeolari zebilen garaian herriraino iritsi zitzaigun zurrumurrua ekarri nion hizpidera.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 24. orr.

Oraindik bidean zirelarik, norbaitek zurrumurru hau ekarri zion Davidi: "Absalomek hil egin ditu erregearen seme guztiak; ez da bat bakarra ere gelditu".  Elizen arteko biblia   2 Sm 13,30

Harryk bazuen lehenago ere Malfoyren familiari buruzko zurrumurru horien berri.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 31. orr.

Nancyk, beti eskuzabal eta barkabera, ez zituen aintzat hartzen zurrumurruak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 283. orr.

Beldur baitzen agerpenei buruzko zurrumurru haiek, halako batean, jende xehe eta sobera sinisbera asaldatuko ote zuten.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 70. orr.

Zurrumurruak egiaztatu dira osoki azken Baionako kontseilu bilkuran.  Herria   2004-11-04

Zurrumurruak egia zioen, inondik ere.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 102. orr.

Txibatoa zelako zurrumurrua, ez da egia; boikotik egin zaionik ere ez; mehatxu eta erasoena, gezur biribila da.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 116. orr.

-Zurrumurruak asmatu egin du oraingoan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 109. orr.

Batek jakin egia ala gezurra diren, baina batera jo ala bestera jo, lepoa egingo nuke Osasuna bere bide onetik ateratzeko zurrumurruak direla.  Berria - Kirola   2006-01-17

Zurrumurruen zurrunbiloan sartu dira hainbat komunikabide, eta Pantaniren zerraldoaren alboan hauts zuriak azaldu zirela argitaratu du hainbatek.  Berria - Kirola   2004-02-18

Zurrumurruen errotak egia bazioen, bion aspaldiko lagun abokatu batekin ari zen, Jay Sussman-ekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 132. orr.

Zurrumurruak zurrumurru, beste urtebetez Osasunan jarraitzea erabaki du entrenatzaile mexikarrak.  Berria - Kirola   2004-05-04

6 (izenondo eta izenlagunekin)

Albo begirakuneak, zurrumurru etenak, irribarre eutsiak, eskuak aurpegira eramanak.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 117. orr.

Zurrumurru kezkagarri batzuk entzunak nituen jadanik Donostian: aspaldi Cabrera jeneral erradikala ingeles protestante batekin ezkondua zela, kristau fedea bera albora utzia zuela, eta karlista izateari ere bai.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 202. orr.

Hildakoaren homosexualtasunaz zabaldutako zurrumurru zahar bat etorri zitzaidan gogora.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 25. orr.

Paristarrek, ordea, entzungor egiten zieten alarma-deiei: pentsatzen zuten zurrumurru interesatuak zirela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 308. orr.

Asko direla zurrumurru edo istorio hilezin horien herri-jatorria erakusten duten ezaugarriak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 72. orr.

Zurrumurru gero eta ozenagoa altxatu denerako, hanka egina da elizatik andregai ohia.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 77. orr.

Zurrumurrurik zentzugabeenak zabaldu dira.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 73. orr.

Zurrumurru makurrenak nahita zabaltzeaz arduratu ziren.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 163. orr.

Gezurrezko zurrumurrua zen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 160. orr.

Gezurrezko zurrumurru izengabeek.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 98. orr.

1931ko apirilaren hamalauan, amona, beti bezala, Unión kaleko kontsultara joan zen, kaleko zurrumurruei kasu handirik egin gabe.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 62. orr.

Zure etorkizunaren inguruko zurrumurruak etengabekoak dira.  Berria - Kirola   2004-05-23

Berehala zabaldu dira hilketaren arrazoiaren inguruko zurrumurruak Baiona-Angelu-Miarritze eskualdean.  Berria - Euskal Herria   2004-05-06

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Xabi Alonso zurrumurru iturri izan da, baina Sorian da.  Berria - Kirola   2004-07-20

Haren desagertzeaz zurrumurru-pila sortu zen gainerako ikasleak Eguberrietako oporretatik ikastetxera itzuli zirenean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 192. orr.

Irakurri ala ikusi ahal izan duzuen guztia zurrumurru mordoa besterik.  Berria - Kirola   2004-04-25

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Esperantzaz helduko lieke soldaduak bake-zurrumurruei, baina ez du bere burua engainatu nahi.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 63. orr.

-Klanen arteko gerra-zurrumurruak dabiltza.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 110. orr.

Borrokaldiak eta gerra-zurrumurruak daude Iparraldetik Dagorlad zelairaino.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 82. orr.

9 zurrumurru ibili

Eremu haietan badabila zurrumurru ur soberakina Seine ibaietik datorrela eta hori egina izana dela Paristarrek ez dezaten jasan uholderik.  Herria   2001-04-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beste zurrumurru (9); beste zurrumurru batek (4); hainbat zurrumurru (3); horrelako zurrumurru (3); zenbait zurrumurru (3); zurrumurru asko (7); zurrumurru bat zabaldu (8); zurrumurru baten arabera (4); zurrumurru batzuen arabera (3); zurrumurru guztiak (6); zurrumurru makurrenak (3); zurrumurru nahasi (3); zurrumurru ugari (3); zurrumurruak zurrumurru (5)

dioen zurrumurrua (3); haren zurrumurrua entzun (5); inguruko zurrumurrua (3); zebilen zurrumurrua (3); zelako zurrumurrua (10); zelako zurrumurrua zabaldu (5); zioen zurrumurrua (4); zuelako zurrumurrua (3)

zurrumurrua dabil (4); zurrumurrua entzun (9); zurrumurrua entzun dut (5); zurrumurrua entzuten (4); zurrumurrua ere zabaldu (3); zurrumurrua ez da (3); zurrumurrua hedatu (6); zurrumurrua hedatu da (3); zurrumurrua iritsi (3); zurrumurrua kurri zen (3); zurrumurrua zabaldu (33); zurrumurrua zabaldu da (9); zurrumurrua zabaldu zen (12); zurrumurrua zabaldu zenean (3); zurrumurrua zabaldu zuen (3); zurrumurrua zebilen (5); zurrumurrua zen (4)

buruzko zurrumurruak (12); dioten zurrumurruak (7); diren zurrumurruak (8); inguruan sortutako zurrumurruak (3); inguruko zurrumurruak (11); sortutako zurrumurruak (3); zebiltzan zurrumurruak (4)

zurrumurruak baino ez (4); zurrumurruak besterik ez (5); zurrumurruak dabiltza (3); zurrumurruak daude (3); zurrumurruak dira (3); zurrumurruak entzun (4); zurrumurruak entzuten (7); zurrumurruak entzuten ditu (3); zurrumurruak gero eta (3); zurrumurruak hasi (4); zurrumurruak hasi ziren (4); zurrumurruak hedatzen (3); zurrumurruak iristen (4); zurrumurruak zabaldu (10); zurrumurruak zabaldu ziren (3); zurrumurruak zabaltzen (5); zurrumurruak zebiltzan (3); zurrumurruak ziren (3); zurrumurruak zurrumurru (5)

zurrumurruaren arabera (4)

zurrumurruei buruz (4)

zioten zurrumurruek (3); zurrumurruek diote (10); zurrumurruek diotenez (4); zurrumurruek ziotenez (6)

zurrumurruen arabera (20)

zurrumurruren bat (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus