Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zurratu, zurra, zurratzen 1 du ad jipoitu.

Bakea hartu zuten gu ongi zurratzeko armatzat.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 313. orr.

Aurpegia lur kolorezkoa zuen, beti kanpoan ibili den batena, lurretik hurbil, euriak eta haizeak joa, iguzkiak eta arratsetako suak zurratua.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 175. orr.

Haren lagunek esan zioten farfailginari orga-ipurdi batean zurratu zutela gizona eta Paristik egotzi, prebostearen aginduz, Baudoyer atetik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 105. orr.

-Larruginak larrua nola, hala zurratu haute garaztarrek.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 139. orr.

2 larruaz mintzatuz, ondu.

Ez alferrik amak larrua ondo zurratu zidaan zaildu zekidan.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 68. orr.

Larru-zurratzeko tinarik handiena astean-astean husten zuten, astelehenetik asteartera bitarteko gauean!  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 276. orr.

Bada, hara, jauna, hain dauka zurratu eta ondua larruazala bere lanbidez, urari barneratzen uzteke eusten dio luzaroan;  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 201. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Hurrengo goizean goiz, larunbatarekin, bere 4x4an hartu ninduen Templek; abeletxeak, arrantxoak, eskortak eta haragi-zatiketako lantegiak bisitatzeko erabiltzen duen ibilgailu zurratu bat da.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 254. orr.

· Mahai gainean tentu handiz botata, ilun-koloreko larru zurratu bat zegoen, Indiako sehi ezezagun bat zuena margotuta.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 53. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus