Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zurrakapote iz adkor ardo, azukre, fruitu eta besterekin eginiko freskagarria.
Bolada batean, esaterako, zurrakapotea prestatu ohi zuen herriko koadrila batek jaietan: ardoari pattarra, azukrea, fruta-puskak eta auskalo zer gehiago botata egin ohi den edaria. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 105. orr.
Txerrikeria haiek, ordea, ez ziguten inondik ere egarria kentzen, are gutxiago kontuan izanik bakoitzak nahi zuena ordaintzen zuela basokada zurrakapoteren truke, oso prezio egokia gure ahalmen urrirako. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 105. orr.