Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zurmindu, zurmin(du), zurmintzen 1 da/du ad gorputz atal baten higidura trabatu.
Gero eta zurminduago sentitzen nituen hatzak, grask-grask, estekatuak neskaren lepoan... Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 226. orr.
2 irud/hed
Harrokeria zaurituak espirituak ditu zurmintzen, hutsegiteak areagotzen, beltzuria ekartzen, herra hedarazten; eta plazer burugabeak zorigaitz luzez ordainduak dira azkenik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 341. orr.
3 lizundu, urdindu; ozpindu.
Haragizko atseginaren janari haiek guztiak denborarekin urdinduz joan izan balitzaizkit bezala, edariak zurminduz, eta zeren libertatea ez baitago diruz erosterik, finean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 503. orr.