Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zurkaiztu, zurkaiztu/zurkaitz, zurkaizten 1 du ad zurkaitzen bidez eutsi.

Suntsitutako lubaki-horma bat zurkaizteko zeregina eman didate eta horretan hasi naizenean izan da.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 139. orr.

2 irud/hed

-Zure kuraiak malura zurkaizten du.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 179. orr.

Hainbat urte bakean ginaudela, guk zurkaiztu bakean!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 292. orr.

3 (era burutuz izenondo gisa)

Portura sarrera aldean ontzi zurkaiztu bat zetzan, bere burdinazko gorputza erremediorik gabe eta alferrik herdoiltzen ari zela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 193. orr.

Juanek bere ile gorri eta larru zuriarekin gringo itxura du paisaia honetan, moila zurkaiztu eta ia usteldu honetan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 43. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus