Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere begiak urdinak eta zurixkak ziren aldi berean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 57. orr.
Aurpegi zurixka zuen, begi irtenak. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 18. orr.
Bere begitartea, lehenago betea eta horikara, zimeldua ageri zen, matrailezur irtenekin, larruazal zurixkarekin. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 224. orr.
Lore zurixkako zuhaixka handi samarra. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 19. orr.
Bakailaoa, abadira, platuxa, oilarra, arrain arruntak horiek guztiak, gris zikin kolorekoak, orban zurixkez apainduak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 146. orr.
Untxien pixak beheko taulak erretzen zituen; hegaztien zirinak xaflak zipriztin zurixkez zikintzen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 276. orr.
Badian barrena zebiltzan ontziek estela zurixkak uzten zituzten urazal leunean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 43. orr.
Ur erdibituak bitsa altxatuko du eta apar kizkurtu horrek, enbarkazioaren alboak igurtzi ondoren, lorratz zurixka utziko du atzean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 158. orr.
Horma zurixkaren atzean mendia hasten da. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 143. orr.
Arratsaldez eguzkirik gabe gelditzen diren hondartza zurixka bukaezinak. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 153. orr.
Argi zurixkan hiru kaio jira-biraka zebiltzan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 346. orr.
Goian hodeiak, zuri eta zurixkak, gorri eta gorrixkak, hori eta horixkak, kolore guztiak nahasten ziren inauteri bizi batean. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 25. orr.
Zeru zurixka hartan euriak zehar-arraia ilunak osatzen zituen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 200. orr.
Amonio klorurozko laino itxi zurixka batek harturik zegoen beti laboratorioa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 62. orr.
Azazkalak ubel, besoak arre, eskuak zurixka, belakien kolore. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 125. orr.
Berehala, gazteluaren masa gris-zurixka izan genuen bertatik bertara. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 270. orr.
Eguzkia Mendi Harritsuen gainetik agertzen hasten da ekialdean, eta argi zurixka urrekara batez blaitzen du kabina. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 116. orr.
Kokteletik bits berde-zurixka isuri zen haien gainera. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 309. orr.
Lore urdin zurixken lorezilak brodaturik. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 335. orr.
Paper hits zurixka urratuaren litsak. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 164. orr.