Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hamahiru zuriune, laukiaren mugek eta hamabi marrek sortuak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 94. orr.
Zazpi urteren buruan, bela-oihalak alde bietatik idatzita zeuden, zuriune bakar bat ere utzi gabe. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 145. orr.
Mundua, Joseph Conrad-en ustetan, espazio mugagabe bezain kilikagarria izan daiteke, esploratzear dauden zuriunez beteriko mapa bat. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 45. orr.
Ohartu al zarete lerroaldeen luzeraz, ertzen eta zuriuneen zabaleraz, hitzen letra moldeez? Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 14. orr.
Katean egiten diren argazkilari amateurren argazkiek, ez markorik, ez bazter zurigunerik ez dute izaten. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 138. orr.