Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zuritasun (orobat txuritasun g.er.) 1 iz zuria denaren nolakotasuna.

Ez baitakigu zer den gorria, zer beltza, zer zuria, dakiguna da odola gorria dela, gehienetan, ikatza beltza, elurra zuria, baina odolak ez du zehazten gorritasuna, ez ikatzak belztasuna, ez elurrak zuritasuna.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 106. orr.

'Zafiroaren zuritasuna', esaldi horrek 'gardentasuna' adierazten du, eta ez 'kolore zuria', kristalaren zuritasuna ez baita zuria.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 77. orr.

Haren sabelak ogi-mamiaren zuritasuna du.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 104. orr.

Haren begi handien zuritasuna, bestelakotasuna, basa animaliena bezalako edertasuna.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 265. orr.

Ondikotz, lantokian orrialde garbi eta guztiz birjinal baten zuritasuna neukan eginkizun, noiz beteko -noiz belztuko- zain.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 219. orr.

Uhartera heldu eta lehorra harri bel beltza izango da agerian denean, elurraren zuritasunak eta glaziarren urdinak estaltzen ez duten guneetan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 245. orr.

Gertakari tamalgarri hari esker ezagutu baikenuen elkar, La Roseraie-ko ospitaleko zuritasunean gure oheak elkarren ondoan suertatuta.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 20. orr.

Elur orratzek itzelezko mina eginen dizute, eta haize izoztuak arnasa ostuko dizu, eta zuritasunak ikusmena kenduko dizu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 362. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Begia liluratzen du haren zuritasunaren ederrak.  Elizen arteko biblia   Si 43,18

Haren aurpegiaren obaloa polit-polita zen, eta biribila, arrautza errun berria bezala, eta halako zuritasun garden bat erakusten zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 137. orr.

Zilarraren distira biziak eta zuritasun mateak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 259. orr.

Inspektorea etorri bitartean, gelaren gelditasunak, soinurik ezak, pareten zuritasun hotzak... hustasunaren moduko zerbait eragin dizute barrenean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 237. orr.

[Xaboiak] izan ere, dohain bereziak zituen masailei leuntasun eta zuritasun harrigarria emateko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 497. orr.

Kumulu batek elurrezko bere zuritasun sinesgaitza zabaldu zuen zeru arbeltsuan gaindi.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 279. orr.

Hau guztiau guk urrundik lauso ikusten dugu, muino berdearen gainean zuritasun geldi bat bezala.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 117. orr.

Ezker begiaren zuritasun lehertuak begirada izua erakusten zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 153. orr.

Ararat mendiaren zuritasun dotorea oso-osorik eta garbi-garbi begiesteko abagunea.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 51. orr.

Zeruan lainoak zeuden, zuritasun erabat garbikoak eta oso trinkoak, eguzkia zapuzteko gauza zirenak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 83. orr.

Haren arropek sekula ez zuten halako zuritasunik izan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 413. orr.

Karn mendien inguramendua udaberriko lehen egunetako zuritasun distiratsu lausoan hondoratzen da.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 17. orr.

Izan ere, ezkontza, estatua, gure paradisu hau, lana, alardeak, erostea, eskola eta zuritasun eta zurikeria globala ez baitira ukitu ere egiten.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 189. orr.

Eskua luzatu eta ez du ukitzen ahal, lainozkoa da zuritasun hau.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 103. orr.

Bere aurpegiak, berriz, kriseilu argiaren zuritasun gauekoa dauka.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 63. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Leihoak ikus zitezkeen argiro; haietako batean zuritasun ukitu bat, eta sastraka ipitz berde bat harkaitz gainean.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 199. orr.

Zuritasun zatiak ezkerrera, goian, geldirik.· Erakustokiaren marmola gorria zen, zain grisez tartekatua; haren azpian, arrautza saskiek klera zuritasuna zabaltzen zuten.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 173. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

haren zuritasuna (3); zuritasunean are (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus