Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arrautzaren zuringoa ziruditen kolore argiko begi haiek. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 92. orr.
Cesareoren etxetik joan naizenean, hantxe geratu da bera, oskolez, zuringo eta gorringo likaz erabat zikindurik, arras tematua, saski bete arrautza banan-banan horman iltzatzeko esperantzaz. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 123. orr.
Gorringoa plazeraren sinboloa litzateke, zuringoa eginbeharrarena. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 126. orr.
Arrautzaren erdigunea, gorringoa, literatura da; eta zuringoa, paraliteratura. Berria - Kultura 2004-09-04
Aurrean, mahai gainean, tul pilo handi argitsu bat zuen, zuringo irabiatu bat zirudiena. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 531. orr.
Besikula txikien zelula-paretak arrautza zuringoaren molekula gantzatsuekin egin dituzte. Berria - Gaiak 2004-12-21
Arraultza zuringoa goititu da. Berria - Ekonomia 2006-03-08
Geltokia baino lehentxeago, zubi akabuko aterpe horretan, soinujole itsu bat egoten da beti, betaurreko beltzekin, eta, hala ere, begietako zuringoa agerian, gorantz begira balego bezala. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 171. orr.
Aurpegia zintzilikaria zuen, ardo-kolore ilunekoa, eta horailak bekainak eta bibotea; begiak, berriz, irten samarrak, eta uherrak zuringoak. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 125. orr.