Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Galdetu mantal zuridunei. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 254. orr.
Ni eta ile zuriduna. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 230. orr.
Chadefaud tratulari ile zuridunak Janinari hitza eman zion Eva sano eta salbo Arbidera eta handik Zuberoara lagunduko zuela gau hartan berean. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 102. orr.
Baztertuta sentitzen direnak oligarkak dira orain, Venezuelako boteretsuenen seme-alaba aurpegi zuridunak. Berria - Mundua 2004-08-22
Gizon garaia, mehea, zepilluaren moduko bibote sarri tente zuriduna, beti bizikletan joaten zena zira beltz bat eramanez zirimolaka. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 223. orr.
"Hori ez da ezer" edo "hasi al zara kexatzen? Ez zaizu gutxi geratzen oraindik!" esaten dizun bata-zuridunari erantzuteko. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 34. orr.
Begia keinatu zidan zapata zuridunak jauzi egin aurretik. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 220. orr.
Soineko beltz lepoko zuridun batez jantzia. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 62. orr.
Ikur zuridunak akabatzeak puntu gutxiago ematen du eta, beraz, diru gutxiago. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 146. orr.
Atera zuen bere jaka-laurden listatu hartako ezker sakelatik botilatxo zapal bat eta zipriztindu zituen hartaz bere jipoiko hegalak, eskuak eta gorbata zabal, urdin, pinta zuriduna. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 39. orr.
Lepo-zuriak ofizinetako langileak dira (alkandora zuridunak, nolabait), eta lepo-urdinak berriz ekoizpen-langileak (mahonezko jantzidunak, alegia). Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 130. orr.
Gorriak ziren, alboetako marra eta gerriko zuridunak. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 54. orr.
Brusa zuridun langile batzuek galtzada zeharkatzen zuten pausoa arin, lanabesak besapean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 52. orr.
Parkeko belardian eta bidexketan, kolore motel-tristeetako atorra luzez jantzita, gaixo-taldeak ageri ziren, atzera-aurrera presarik gabean; alboan, mantal zuridun erizainak edo, kontrastean, senide-lagunak kale-jantzian. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 125. orr.
Bizar zuridun gizontxoak begiak kliskatu zituen orduan. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 160. orr.
Bi gazteek eta ile zuridun jaunak etengabe beren buruari esaten dioten gezur mota. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 189. orr.
Kimu zuridun kabalatik beheratu eta erran zuen: [...]. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 190. orr.
Nire begiradak orri zuridun koadernora luzatzen zirenez, [...]. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 164. orr.
Luzaroan itxaron behar, beraz, gu denok kaleko arropa arruntez jantziak, inguruan soineko zuridun hamaika emaztegai eta kamarero-itxurako beste hainbeste senargai genituela. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 82. orr.
· Begi ondoan orezta zuen zapata zuridun gizon bat inguratu zitzaidan. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 216. orr.
ile zuridun (8); ile zuridun neska (3); ile zuriduna (15); ile zuridunak (3); lepoko zuridun soineko (3)