Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zurgizen iz zuhaitz baten enborraren zati argia eta biguna, azalaren ondo-ondokoa.
Horrela, zainetan daukan alferrikako ur guztia atera egingo da zurgizenetik, eta barruko izerdia ez da bertan hil arte geratuko, eta egurraren kalitatea ere ez da ustelduko. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1310. orr.
Beheragoko partea ere, moztu eta luzetara laurdenetan zerratu ondoren, eta zurgizena arbolari berari kendu ondoren, barruko egur-lanetarako erabiltzen da, eta ohol horri "sapinea" esaten zaio. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1330. orr.