Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zurgintza 1 iz zurginaren lanbidea eta jarduera.

Zurgina zurgintzan.  Herria   2003-02-20

Dudarik gabe, ekoizpen mota hau (ehungintza, larrugintza, zurgintza, jostailuak, material elektrikoa, etab.), denborarekin, eta berrikuntza tekniko handiren bat ez badago, soldata apaleko eskualdeetara joango da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 61. orr.

Irakaskuntza, abeltzaintza, zurgintza, igeltserotza, bulegaritza... esperientzia zabala neureganatu nuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 74. orr.

Zurgintza ikasten hasi zen «gustukoa» zuelako.  Berria - Euskal Herria   2004-03-28

Publizitate-foiletoan ikusi dut badituzuela tailer mekanikoak, zurgintza, informatika gelak, negutegi bat eta hori guztia.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 56. orr.

Mutiko ernea zen eta herriko eskolatik ongi atera ondoan, laborantzaz bestalde lotu zen hargintzari eta zurgintzari, lan horietan arras trebea agertuz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 49. orr.

Asmatu nuen, beharbada, egun batez, ni ere maisturu izanen nintzela, zurgintzan gostua hartuko nuela.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 86. orr.

Zurgintzan eta ehungintzan jardun.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 130. orr.

Estilo doriarrean, bai triglifoen eta bai modiloien neurriak zurgintzako lanak imitatu nahi horretatik sortu dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1870. orr.

Arabako zurgintzako enpresen %95 greban aritu direla adierazi dute langileek.  Berria - Ekonomia   2004-06-16

Arabako Enpresaburuen Elkarteak eta Zurgintzako langileek bukatutzat eman zituzten atzo hitzarmen kolektiboa sinatzeko izandako elkarrizketak.  Berria - Ekonomia   2004-06-15

Euskal Herriko bizimodu tradizionala erakusten dute objektuak dira: upelgintzako piezak, zurgintzakoak, zur landuak, objektu erlijiosoak eta herri sinesmenen ingurukoak.  Berria - Kultura   2006-04-11

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Iruñeko katedraleko korua, hamaseigarren mendeko zurgintza garai eta iluna, karratu luze baten hiru aldeak hartzen dituzten bi ilara aulkik osatua da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 197. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Gorra izan edo ez, 1920az geroztik zerrategiko peoia izan zen Dummy, Washingtongo Yakimako Cascade zurgintza enpresan.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 102. orr.

Arabako zurgintza sektorean.  Berria - Ekonomia   2004-06-16

Zelda barnean kirola egiten eta egunaren barnean zurgintza-atelierrera joaten zela segurtatzen zion amari.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 273. orr.

Langile trebe eta ikasia 36 urtez lan egin du herriko zurgintza lantegi berean.  Herria   2005-07-14

Eskulangileekin konpara nezake, etxean aitatxiri ikusi nion zurgintza lanarekin edo amaren dendari lanarekin kidetasuna duena, salbu hemen tresna luma dela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 138. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus