Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zureria (orobat zureri g.er.) iz zurajea.

Mugitu gabe jarraitzen nuela ohartuta, bat edo bi zureriara igo ziren, ausartenak, eta usain egin zioten xingolari.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 112. orr.

Sua azkarki lotua zureriari, su hiltzaileek lanak ukan dituzte gaina ezin hartuz.  Herria   2004-07-05

Irisarriko etxe batzuen zureria ere aztertua da.  Herria   2002-10-31

Oreka galtzear, dorreak goitik behera karranka egiten zuen, zureria guztia aurreikusi ez ziren tentsioen menpe, luze gabe mihiztadura batzuk hautsi egin ziren.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 370. orr.

Zureriako zirrikitu batean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 197. orr.

Zureriaren kraska hotsa zeruko haserrearen ohartarazpena iruditu zitzaidan.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 85. orr.

Beti izan nion beldurra ezkaratz hari, erditsuan-edo bere gau ilunetik ozta-ozta ateratzen zuen lanpara indargabeagatik beharbada [...] isiltasunean kraska hotsak egiten zituen zureria garaiagatik, eta hotzagatik ere bai.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 84. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus