Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hirugarrena da geure haragia zigortzea; hau da, sentitzen den oinazea ematea, eta hori haragi gainean zurdatzak, sokak edo burdinezko barrak erabilirik egiten da, gorputza zigortuz edo zartatuz edo zauriztatuz, eta beste tresna lazgarriz. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 75. orr.
San Frantziskok, aita txit zuhurra zenez, obedientzia santuaren indarrez agindu zuen, zurdatzak eta burdinazko zirgiloak zituzten denek ekar zitzatela eta beraren aurrean utzi. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 978. orr.
Bostehun burdinazko zurdatz zenbatu zituzten, eta askoz gehiago oraindik beso-, gerri- eta berna-zirgiloak, horiekin guztiekin pila handia egiteraino, eta San Frantziskok han utzarazi zizkien denak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 978. orr.
Eta ekarri zeurekin zurdatz-oihala nire gorpua janzteko, eta hilobirako behar den argizaria. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1100. orr.
Luze eta beltza zuen gizonak bizarra; gurutze gorri zabal batez markaturiko zurdatz-zaku ilun batez jantzia zen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 77. orr.