Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ilea baino gehiago zurdak hazten zitzaizkion, goizean moztu eta iluntzerako amorruz aurpegiratzen zitzaion bizar itxia, paparreko ilearekin bat eginik. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 10. orr.
Arantzurdearen zurdak edo eskorpioiaren isatsa. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 350. orr.
Bidaztiek Barabako zingira udan zeharkatu behar izatera, zurdazko maskara janzten ohi dute. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 216. orr.
Kasketaren gaineko zurda zuria haizeak astintzen zion. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 134. orr.
Brotxa pintura zuritan blaitu, bere zurdek pintura aski zurrupa dezaten utzi, eta horma zuria pintura geruza berriekin areago zuritzen hasi dira, zuria zuriaren gainean, ezereza ezabatzen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 179. orr.
Fusila sorbaldan hartuta, lehor, zaldiaren zurdei heldu eta uretara sartu zen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 54. orr.
Hitzik gabe begiratzen dio Joaquini eta konturatzen da zerutik infernurako aldea, zaldi baten zurda meheak erabaki dezakeela. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 170. orr.
Milaka gamelu txiki zeuden, ongi osatuak, ile luzea gorputzean, zurda lodiak lepagainean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 256. orr.
Perla koloreko zurda zuriak, hosto ilunen gainean zeuden zabalduta. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 231. orr.
Bat-batean, ordea, zurda luzeko pinttoa aztoratu eta kurrinka bizian hasi zen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 41. orr.
Zerriak garbitzen hasi ziren mutil-koskorrak zurda zurruneko eskuila batzuekin, zerriei gero eta kurrixka urratuagoak eraginaraziz. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 201. orr.
Ikusi nituen zurda-ileak nahasirik zeuzkaten zaldi batzuk, Kaspio Itsasoko hondartza batean, goiznabarrean. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 169. orr.
Eguzkia zurda-oihala bezain beltz jarri zen eta ilargia odola bezain gorri. Elizen arteko biblia Ap 6,12
Zurda eta zeta multzo handi bat zen hura. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 260. orr.
Gamelu zurdez ehunduriko jaka eta zamarra. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 306. orr.
Zaldi-zurdaz egindako jantzia izango zen. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 116. orr.
Batzuek dutara jotzen zuten [...] beste batzuek kobiza, biolontxelo antzekoa, irekia aurrealdean, zaldi zurdez hornitua eta arku batez igurtzitzen dena. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 315. orr.
Zuk ematen al diozu zaldiari azkartasuna, zuk janzten ote lepoa ile-zurdaz? Elizen arteko biblia Jb 39,19
-Kixmiren buztan-zurda! Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 83. orr.
Ibarretxe ikusten duzue ETBn, papar zurdak agerian? Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 68. orr.
Zurda edo tendoia da -zuntz-ehun gogor batez egindako kordoi bat- lotura hori egiten duena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 57. orr.
ile zurda (3)