Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zurbiltasun 1 iz zurbila denaren nolakotasuna. ik margultasun.

Ahaztu egiten ziren asaldura txikiak; gorritasuna, zurbiltasuna, keinu bitxi bat, argi edo itzalen bat, une batez aurpegia ezagutezina bihurtzen zuena.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 175. orr.

Hildakoaren zurbiltasunarena ere berritu nuen, baina ez nekien tiroen eraginez marguldu zitzaion aurpegia, ala berezkoa zuen begitarte argizarizkoa.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 16. orr.

Bere gorputzaren zuriaz gogoratzen naiz, eta zurbiltasun horrek biluziago egiten zuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 87. orr.

Kolore are zuriagoa hartu zuen, ahal zen neurrian, haren begitartearen zurbiltasunak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 47. orr.

Izutu egin ninduan haren aurpegiaren zurbiltasuna ikustean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 163. orr.

Hilotzena zuen larruazaleko zurbiltasuna.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 36. orr.

Odol xirripa bat isuri zitzaion ipurtxuntxurretik isatseraino, eta, tantaz tanta, portzelanaren zurbiltasuna zikindu zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 273. orr.

Oso zurbil zegoen, baina harena ez zen heriotzaren zurbiltasuna.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 25. orr.

Birikeriak jotakoen zurbiltasuna zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 147. orr.

Zurda eta zeta multzo handi bat zen hura, batzuk garrezko xerlo gorriekin, beste batzuk trinkotasun beltzekin, edo zurbiltasun horiekin, eta adats zuriak ere baziren, hirurogei urteko emakume maiteminduentzat.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 260. orr.

Aita gogorarazten zioten Norari sendagilearen beste mundu bateko zurbiltasunak eta aire serioak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 181. orr.

Berunarekin aritzen diren langileengan ikus dezakegu adibidea, zurbiltasunak janda izaten baitute gorputzaren kolorea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4010. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bere begitarteak zurbiltasun hotza erakusten zuen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 45. orr.

Dendako bere ohiko lekuan agertu zen neska ostera, berezkoa ez zuen zurbiltasun arin bat kenduta, beti bezalakoxea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 165. orr.

Amaiak, bere zurbiltasun delikatuan, Ertzaintzako inspektore izatea zuen amets.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 57. orr.

Begiek -arbel-urdinkarak- arintzen zioten zurbiltasun eri hura.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 108. orr.

Itsas belar lohitsuen lurruntze baten erdian zebilen; haren jainkosa gorputz handiarekin, haren araztasun eta zurbiltasun miresgarriekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 203. orr.

Bere azalaren zurbiltasun gaixobera.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 62. orr.

Bart etxerakoan, haren zurbiltasun gehiegizkoari erreparatu nion.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 312. orr.

Haren aurpegiko zurbiltasun ia argizarizkoa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 195. orr.

Hastapeneko zurbiltasuna galduta, Kristinaren bisaiak goritzera egin zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 326. orr.

Nire aurrean, han, amaieran, beltzaren geruza sakonetan barna, zurbiltasun arrosa begiztatzen dut: Galvani etorbidea da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 61. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus