Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zurbildu, zurbil(du), zurbiltzen (orobat zurpaildu g.er.) 1 da/du ad zurbil edo zurbilago bihurtu. ik marguldu.

Kolpe latz haren ondorioz zurbildu eta indarrak gorputzetik ihes egiten ziola sentitu zuen Fionnek.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 141. orr.

Jendetza barrez hasi zen eta Peppone zurbildu egin zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 193. orr.

Hamida zurbildu egin zen, hazpegiak tenkatu egin zitzaizkion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 251. orr.

Zurbildu egiten zen, ezpainak dardar egiten zioten.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 56. orr.

Neskari zurbildu egin zaio begitartea, eta, kontrola galdurik, dardaran hasi zaizkio ezpainak eta gorputz osoa.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 284. orr.

Erregina zorabiatu egin zen eta, ahuldurik, aurpegia zurbildu zitzaion eta aurrean zuen mirabearen gainean etzan zuen burua.  Elizen arteko biblia   EstGr 204,7

Denok harengan josirik genituen begiak; aurpegia noiz moretzen noiz zurbiltzen zitzaion.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 185. orr.

Kristinaren bisaiako larruazal beltxarana zurbiltzen ikusi nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 326. orr.

Claire izugarri zurbildu, eta, ahizparen gainera jauzi eginda, azazkalak sartu zizkion lepoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 390. orr.

Izu-ikaraturik zegoen Belxatzar eta erabat zurbildurik.  Elizen arteko biblia   Dn 5,9

Erabat zurbilduta zegoen-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 239. orr.

Aurpegia zurbilduko dian argi bat, herio bera dirudien argi bat.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 108. orr.

2 (gauzak)

Zerua zurbiltzen ari zen buru gainean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 283. orr.

Bat-batean, garra zurbildu, eta oso bestelako usain bat aditu zen, metalikoa, aliazeoa, ez-organikoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 226. orr.

Mantxak toki berean jarraitzen badu eta zabaltzen ez, baizik eta zurbilduz badoa, erreduraren handitua da.  Elizen arteko biblia   Lb 13,28

3 (era burutua izenondo gisa)

Nire lagunak hiru ordu lehenago niri erakutsitako pistola ipurdi zilarkaradunak ikusmiran zuen morroi zurbildua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 22. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurpegia zurbildu (5); aurpegia zurbildu zitzaion (3); erabat zurbildu (4); zurbildu egin zen (24); zurbildu nintzen (3); zurbildu zen (10); zurbildu zitzaion (6)

zurbilduz doala (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus