Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zur iz 1 zuhaitz eta zuhaixken enbor, adar eta sustraiak osatzen dituen gai izpitsu eta trinkoa. ik egur.

Zura, berriz, gogorra da tentsioarekiko, baina ahula konpresioarekiko, batez ere hariaren norabidean aplikatzen bada indarra.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 17. orr.

Nik lagun bat nuen Obaban zura lantzen zuena, Adrian.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 47. orr.

Horrela prestatu zuten tenplua eraikitzeko zura eta harria.  Elizen arteko biblia   1 Erg 5,32

Urkiaren zura erabiltzen zuela horretarako, ez zegoela urkia bezalakorik.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 116. orr.

Zuk behar adina zur prestatuko dugu Libanoko oihanetan.  Elizen arteko biblia   2 Kro 2,15

Oihanean legez kanpo moztutako zura.  Berria - Gaiak   2004-08-20

Irlanda eta Gales lurraldeetan, itsasontzi eta barku guztietan erabilitako zura, lizarrarena zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 73. orr.

Zura ustiatzen duten enpresak eta kolono eta lurjabe handiak arara indigenen bizilekua suntsitzen ari direla.  Berria - Gaiak   2004-08-20

Urre, zilar, brontze, burdina, zur eta harrizko jainko-irudiak goresten hasi ziren.  Elizen arteko biblia   Dn 5,4

Laboratorioaren erdian bazen zur eta beirazko aire kanpai handi bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 246. orr.

Badaki urrea, zilarra, brontzea, burdina, harribitxiak eta zura lantzen.  Elizen arteko biblia   2 Kro 2,13

Kaian egoten zen zura garraiatu behar zuten alak eta gabarrak kargatzen zituzten bitartean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 381. orr.

Zalantza horrek jaten ninduen barrutik, pipiak zura bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 110. orr.

Atsegin du oinutsik ibiltzea, zoruko zura sentitzea oinen azpian.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 93. orr.

Arotzak bere lanean urte asko daramatzan arren, oraindik ere harritu egiten da zuraren begiekin.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 101. orr.

Frantziatik ekarritako zurez estalirik daude paretak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 92. orr.

Aitzinago, hor bazen besteetan bezala zurezko zubi bat.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 48. orr.

Adulterio egin zuen, harrizko eta zurezko idoloak gurtuz.  Elizen arteko biblia   Jr 3,9

Zurezko dorre higikorra egin eta, hirira hurbildurik, harresietako dorre bat eraitsi eta hartu egin zuen.  Elizen arteko biblia   1 M 13,43

Etorbide zabal batetik behera zihoazen, zurezko etxe belztuen bi ilararen artean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 322. orr.

Eztiz beteriko azpil zurezko bat ateratzen ari baitzen une horretantxe.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 91. orr.

Hiru ilara izango ditu harlanduzkoak, eta bat zurezkoa.  Elizen arteko biblia   Esd 6,4

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zur horizko bulego handi hartako konpartimentuak eta langileak erakutsi zizkion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 150. orr.

Ezer adierazten ez zuen begirada bat josi nion zur ilunean distira egiten zuen pistolari.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 41. orr.

Batek alboan kaxa eder bat bazeukan, zur ederrean landua.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 328. orr.

Ofirko urreaz gainera, zur bikaina eta harribitxiak ere ekarri zituzten.  Elizen arteko biblia   2 Kro 9,10

Horretarako ahalbiderik ez duenak zur ustelkaitza aukeratzen du eta artisau treberen bat bilatzen.  Elizen arteko biblia   Is 40,20

Luxuzko zur sendoz eginak ziren, eta oliba-berdezko belusez estalita zeuden.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 325. orr.

Zur trinkoko maila bi igota sartu behar da bertan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 120. orr.

Gorputza lurrezkoa zen, baina zakila zur gogorrezkoa, eta behealdean ardatz bati lotua zegoen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 15. orr.

Zur arruntez egin pipa eskaini zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 215. orr.

Zur merkeko mahai tiki angeluzuzena, funtzionala oso.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 101. orr.

Larru beltzezko besaulki astunak, zur distiratsuzko mahaitxoak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 159. orr.

Era guztietako zur usaintsu, boli eta zur baliotsuzko tresnak, brontze, burdina eta marmolezko tresnak.  Elizen arteko biblia   Ap 18,12

Zur kontratxapatua zegoen hainbat kristal hautsiren ordez.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 211. orr.

Zur urreztatuzko sagrario zahar bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 404. orr.

Haren kokots bizar-moztua zur begitsua bezain zimurra zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 281. orr.

Besaulkiaren zur landuari erpeen antzera heltzen zioten esku haiek.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 99. orr.

Zur bernizatuzko mahaiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 340. orr.

Mota guztietako ontziak aurkitzen dituzte han pilaturik, zur leundu, torneatu, txirikordatu zein zizelatuzkoak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 174. orr.

Oina zur ezkoztatuaren gainean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 383. orr.

Eserlekuen zur antzinakoa, beirez eta teilatuez haraindiko eguzkiaren esfera, ekaineko airean dabiltzan kardu-ilaunen hegaldi hutsala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 41. orr.

Kriptako freskoak, zur landu erre eta polikromatuaz egina, Nestor Basterretxearenak.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 14. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zapi bat zur txirbilez beteta jarri du Peterrek ate buruan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 44. orr.

Zur ezpal batzuk erori ziren eskailera zulotik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 124. orr.

Hilobia bi metro eta erdi baino barrenago zen, zur oholez, adreiluz eta legarrez estalirik.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 197. orr.

Obretan zegoen ezkerreko etxea: zakar kontainerra aurrean, zur plantxak atarian, kristalik ez leiho zuloetan.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 109. orr.

Kristoren gurutzearen zur puska bat gordetzen duen erlikia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 183. orr.

Txirula mahai gainean utzi zuen berriro: zur puska zuraren gainean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 58. orr.

Erlikiontzi hark ez zuen lignum crucis-aren zur zati bat gordetzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 497. orr.

Bannach Ltd. zur enpresak zerratoki handi bat ezarri zuen Cachoeira Seca eskualdean.  Berria - Gaiak   2004-08-20

Urte askoan usteldu den zur-lan zaharrak izaten duen osotasun itxura gogorarazi zidan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 34. orr.

Burdin, harri eta zur lanak eginen dituzte denen bixtan.  Herria   2003-09-25

Irudituko litzaioke Moskuko zur-merkatu batean zegoela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 174. orr.

Tximistek zuhaitz beltzezko zur-sare trinkoaren atzetik distira egitean, [...].  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 50. orr.

Adituek atzo azaldu zutenez, zur industriaren eta nekazaritzaren ondorioz, mende honen amaierarako oihanaren %60 desagertu egingo da.  Berria - Gaiak   2004-07-30

Botilak eta beira zatiak ere bai zur hondakinekin nahasian.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 76. orr.

Zuhaitza, zur-materialetako nahi zuenak, zainduko zuen, bai, noiz botako. Ihesean hil dira asko, eta zur ustiatzaileek ekarritako gaitzek jota beste asko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 486. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, lehen osagai hori izenondoduna dela)

Gibelean, hamabi oin karratuko baratze landu bat, zur erre zatiz betea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 147. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zedro-zura bidali zenion gure aita Davidi, bere jauregia eraikitzeko.  Elizen arteko biblia   2 Kro 2,2

Hartu dut zure eskaria eta emango dizut nahi bezainbat zedro eta zipres-zur.  Elizen arteko biblia   1 Erg 5,22

Tenpluetako eta etxeetako ateak ere arte zuraz egiten baitziren.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 235. orr.

Santutegiaren sarrerarako olibo-zurezko ateak egin zituen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,31

Intxaur-zur landuzko armairu beltzurietatik, han irten ziren zimitzak osteka.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 37. orr.

Aurrerantzean ez zen halako sandalo-zurik etorri, ez ikusi egundaino.Taxuz zaindu eta gordez gero, hagin-zura materialik nobleen eta iraunkorrenetakoa da.  Elizen arteko biblia   1 Erg 10,12

Baserri askotan, sarde-koilarak urki-zurez egin ohi zituzten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 497. orr.

6 zur puska.

Eginak zirelakotz etxeak gehienik, teilatuak segurik oholez, lau kantonetako zur ttipi batzuz, teila gisa.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 83. orr.

Paxkal Biscai-en zur zizelatuak xutik zauden barne berean.  Herria   2001-09-13

Zerbitzariak nire paretik kopa hutsa kendu eta, ukalondoa zur gainean landatuz, trapu zuri-gorri batean ezabatu zuen barra gaineko arrasto borobil hezea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 9. orr.

Euskal Herriko bizimodu tradizionala erakusten dute objektuak dira: upelgintzako piezak, zurgintzakoak, zur landuak, objektu erlijiosoak eta herri sinesmenen ingurukoak.  Berria - Kultura   2006-04-11

Zur lodiak, ohol lodiak, iltze lodiak dauzka, duela hirurehun urte moldegabe doituak eta josiak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 121. orr.

Jose Ulibarrena zizelkatzen ari den Poeta-ren keinua antzezten dabil: «Ametsak diruditen egiak erraten dituen poeta jalgiko dut zur honetatik».  Berria - Kultura   2004-12-03

Gutxien espero zuen egunean, bidaia batetik itzuli eta aldatuak topatuko zituen ateko zura eta sarraila.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 48. orr.

Berreroslearen haragia eta Gurutzearen zura zulatu zuten iltze ilunak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 189. orr.

Ohartu dira teilatuko bizkar zura arraildurik teilatua erortzeko zorian zela.  Herria   2001-02-08

7 zur egin harritu.

-Mairuak? Karlistak? -zur eginda zegoen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 209. orr.

Ezkerreko belaunetik gora zur eginik gelditu da luzaz Cienfuegos.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 136. orr.

· Bera ikusita zur, isildu egiten dira.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 227. orr.

Berak emakume garai eta lirain bat zekusan bere aurrean, beso meheak dingilizka, zur.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 156. orr.

8 zur bereko ezpalak oso-oso antzekoak.

Zur bereko ezpalak ematen duzue.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 82. orr.

Eta gobernadoreordea ere halakoxea da; zur bereko ezpalak dira biak!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 146. orr.

Odol bat gaituzu, zur bereko ezpalak. · sing Biolin bat ekarri zuen berarekin, bere itsasontzia egiteko erabilitako zur bereko ezpala, zioenez, eta Pragako garagardoa hesteetan gainezka zebilkionean, nondik aterako bultzaka, biolina hartu eta joka hasten zen, eta itsasoa ekartzen oroitzara, jotze hutsez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 34. orr.

9 harri eta zur adlag erabat harriturik.

Harri eta zur eginik zegoen Florent hari begira.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 39. orr.

-Harri eta zur nagok haren jokabidearekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 221. orr.

Harri eta zur geratu zela ere, hondarrean, emaitza ikusi zuenean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 26. orr.

Harri eta zur geratu zen aita, begiak zabal.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 220. orr.

Harri eta zur utzi zuten ostaria, berak asma zezakeen edozein kontu baino gehiago zelako hura guztia.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 339. orr.

Apaizak, erabat txunditurik eta haren bat-bateko konbertsioaz harri eta zur, ezin zuen sinetsi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 502. orr.

"Ez zait buruan sartzen Mary nolatan den Petroliniren hain laguna", esaten zuen harri eta zur.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 76. orr.

Florentek, harri eta zur, ezetz esan zion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 293. orr.

Harri eta zur ni: argibideak eman beharko zizkidan, bada, azafatak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 23. orr.

Ez duzu behin ere egin emakume batekin? -harri eta zur Viktoria.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 105. orr.

Harri eta zur, harri eta so, harri eta izu, harri eta miru baitzeuden, miraz ikusten ari zirena miraritzat ala deabrukeriatzat hartu behar ote zuten erabaki gabe.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 72. orr.

Adelak eta Marisak elkarri begiratu zioten, harri eta zur.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 86. orr.

Harri eta zur eginik geratu zela iruditu zitzaidan: harri, aitaren heriotzaren berri latzarengatik, eta zur, berak ez zekielako aita hila zuela, ez zuelako gogoan jaso, ez zelako gogoratzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 83. orr.

Baina emaztea isilik egon zen denbora luzez, bihotza harri eta zur.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 176. orr.

10 zur eta lur adlag erabat harriturik

-Zer eskutitz? -galdetu nion zur eta lur.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 85. orr.

-Bihar goizean?! -zur eta lur gelditu zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 93. orr.

Zur eta lur geratu ginen Roman eta biok.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 65. orr.

Osabaren erranak zur eta lur utzi zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 124. orr.

Zur eta lur begiratu zidan erizainak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 215. orr.

Zur eta lur daude korridore ilunean pilatutako anabasari eta trepetei begira.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 139. orr.

Hitzik gabe ni, zur eta lur.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 17. orr.

Eta ni zur eta lur, halako emakume fina tenientea dela jakinda.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 127. orr.

Zur eta lur, burua Weberrenganantz itzuli zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 247. orr.

Bat-batean, etxe aurrera iritsita, ama gelditu egin zen, zur eta lur.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 31. orr.

-Ezetz esan du! -hasi zen Nibs garrasika, zur eta lur holako lotsagabekeriagatik.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 151. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

harri eta zur (363); zipres zur (3); zur beltzeko (3); zur bereko (4); zur bereko ezpalak (3); zur eta lur (236)

zur gainean (5); zur ilunez (3); zur lan (3); zur landuzko (3); zur lur (4); zur puska (12); zur puska horrek (3)

arkazi zura (3); bere zura (3); harribitxiak eta zura (3); nolako zura (3); zedro zura (10); zura ateratzeko (3); zura lantzen (4); zura ustiatzen duten (5)

bere zurak (4)

zuraren forma (8)

arkazi zurez (5); arkazi zurez egin (3); hagak arkazi zurez (3)

arkazi zurezko (18); arkazi zurezko hagak (4); arkazi zurezko kutxa (3); arrosondo zurezko (5); arrosondo zurezko kutxatilan (3); bere zurezko (11); burua zurezko (3); harrizko eta zurezko (4); intxaur zurezko (4); olibo zurezko (3); sugi zurezko (11); sugi zurezko atea (6); zilarrez estaliriko zurezko (3)

zurezko armairu (3); zurezko asto (3); zurezko ate (9); zurezko atea (12); zurezko ateak (3); zurezko atean (3); zurezko aulki (11); zurezko egitura (6); zurezko eserleku (3); zurezko eskailera (11); zurezko eskaileretan (3); zurezko estatua (4); zurezko eta harrizko (6); zurezko etxe (16); zurezko etxeak (3); zurezko etxearen (3); zurezko etxera (3); zurezko etxola (6); zurezko gurutze (3); zurezko habe (7); zurezko hagak (4); zurezko hanka (9); zurezko hesi (4); zurezko idoloak (5); zurezko kaxa (5); zurezko koilara (14); zurezko kutxa (15); zurezko kutxa bat (3); zurezko kutxatilan (3); zurezko mahai (12); zurezko nahiz metalezko (3); zurezko oholak (4); zurezko oholez (3); zurezko ontzi (3); zurezko zaldi (3); zurezko zali (3); zurezko zoruak (3); zurezko zubi bat (3)

zurezkoa zen (3)

zurezkoak dira (3); zurezkoak ziren (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus