Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zuntzundu, zuntzun(du), zuntzuntzen da/du ad tuntundu.
Zuntzunduta nengoen, dukat eta erreal eta zuri, diru haiek mahaiaren gainera zelan uzten zituen ikusten. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 122. orr.
Gure amak esaten zuen moduan esanda, zuntzunduta nago, hots, zentzumenak berriro beren erroetara ekarri guran. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 248. orr.
Laxaturik baina artean zuntzunduta, Basurtoko Sanzenen Joanek giltzaz eta urre-zilarren dirdiraz sorgindu gura izan ote ninduen pentsatu nuen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 125. orr.