Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Elurrak moteldutako parkean txilibituaren hotsa bezain zoliak eta meheak ziren Edithen negar zotinak, eta mutikoak neska zuntzun haiei uko egin eta urrundu egin zen badaezpada. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 63. orr.
Cecily ez duk neska erromantiko zuntzun horietako bat, eta pozten naik esateak. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 57. orr.
-Ignazia neska zuntzun horri -erantsi zuen geroxeago agureak-, nahi duana emaiok ezkontzen denean. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 68. orr.
Aldian-aldian, berriro niregana itzuli aurretik, halako zuntzun ikusmin zahar baten eraginez bezala, barra atzean zeuden kartel zaharretara irristatzen zitzaizkion begiak, cow-boyen bortxa ederrera eta emakume haien papar gaiztoetara. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 29. orr.
-Hago isilik, zuntzun-opila! Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 91. orr.
Lurra berria eta zerua oraintsukoa zela eta halako animaliak sortu ahal izan zirela uste duenak, munduaren gaztetasunaren arrazoi zuntzun horretan funtsaturik, nahi beste ergelkeria jaulki dezake. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 359. orr.
Horrela asmatu dira Don Pelaio berkonkistaria, Errege Katoliko arrazista batzuk Espainiaren bategile santuak [...] eta Independentzia Gerra zuntzun bat Frantzia aliatuaren aurka, eta tonaka eta tonaka zientzia espainola. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 9. orr.