Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zundatu eta, urak 75 metroko sakonera duela eta hondoa harrizkoa dela jakinen duzue. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 283. orr.
Ura hustu zenean, Andresek maskuria zundatu ahal izan zuen, eta gaixoa arnasa aise hartzen hasi zen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 209. orr.
Amildegitik ihes egiteko modu bakarra, amildegia ikustea, neurtzea, zundatzea eta bertara jaistea da. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 114. orr.
Interesgarria ere bazen hauteskundeok ikasle, irakasle zein beharginen artean itxaropenik eragin zuten edo ez zundatzea. Berria - Euskal Herria 2004-03-25
Begira ea zure solaskideak, zundatu gogo duzun horrek, inoiz kausitu duenentz aipaturiko gaizkerietan hala salatzen duzun gaztea. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 71. orr.
Ni zundatu nahian ote zebilen, nekizkienak esanarazteko? Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 200. orr.
Gizonaren bihotzaren mugidak ezin zundatuzkoak dira. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 143. orr.