Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zundaketa 1 iz zundatzea.

Iritzi Publikoaren Zentro Palestinarrak herenegun plazaratutako zundaketa batek zioenez, berriz, Mahmud Abbas PANeko presidentearen alderdiak botoen %39,6 lortuko ditu, eta erakunde islamikoak, berriz, bozen %28,8.  Berria - Harian   2006-01-25

Horietatik zazpi besterik ez dira pasatuko bigarren itzulira, Sofres erakundearen zundaketaren arabera.  Berria - Mundua   2004-03-21

Iazko abuztuan, Pegoko udaletxearen lur eremuetan zundaketak egin zituzen.  Berria - Gaiak   2004-08-05

Veleiaren azpian egin diren zundaketek, aldiz, agerian utzi dituzte herrixka horren aztarna esanguratsuak.  Berria - Harian   2006-03-22

Nagoren, atzeko presak eraikitzeko egindako zundaketetan sima batekin egin dute topo, eta horma atzerago eraman behar izan dute.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 89. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hitz honek ez du bultzatzen inolako hasieraren bilakuntzara; ez du azterketa ahaidetzen inolako indusketarekin edo inolako zundaketa geologikorekin.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 152. orr.

Agintaritzak hainbat pista eraikitzeko zundaketa geoteknikoak egingo ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

Putzu zaharrak berriro zulatzen ari gara teknologia modernoen bidez, zundaketa horizontalez esaterako, bertan atera gabe geratu zena ateratzeko, arrokari azken zukua atera nahian.  Berria - Gaiak   2006-02-21

Superportuaren Aurkako Taldeak Jaizkibel arriskuan! Zundaketa txikitzailerik ez! lelopean, bihar, 09:30ean mendi ibilaldia antolatu du.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hogeita hamar lagunek osatutako talde batek zundaketa lanak egiten zebilen makina bat geldiarazi zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-02-22

Arenalean zundaketa makina erraldoia dagoen bezala, burtsa ere igotzeko arrazoi oinarrizkoen bila hasi da.  Berria - Ekonomia   2004-05-25

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

-Ez horixe, alderantziz, azken iritzi-zundaketak, eta ez gureak bakarrik, alde ditugu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 237. orr.

Orain aztertu beharko dugu hauteskunde kanpainan gertatutakoa, baina nire ustez, hauteskunde zundaketek eragina izan dute gure beherakadan.  Berria - Mundua   2004-01-22

Faila hori petroleo zundaketak egiten ari zirenean aurkitu zutela gogoratu zuen Casasek hitzaldian.  Berria - Euskal Herria   2004-11-21

Axelek itsas zundaketak ere eginen ditu, sakoneko harrizko zorua 127 edo 750 metrora dago.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 342. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zundaketa lanak (4); zundaketak egiteko baimena (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus