Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jakobek, zumitz-, urritz- eta platano-ziri batzuk harturik zuritu egin zituen eta abereak edatera zihoazen asketan jarri zituen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 86. orr.
Pixka batean ezponda berde-berdezko zanga baten ondotik ibili ziren; soro aldera urritz eta zumitz gorriztazko ilara batek jarraitzen zuen. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 155. orr.
Gurean, arrantzuko kanaberetako eta lekei tente eusteko balio duten bezala, mila lan mota eta baliabide hartu behar izan zituzten bere gain kanaberak eta zumitz jenero hauek. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 417. orr.
Taberna batetik ohi baino edanago irten zelarik, zubia zeharkatzean, haize basatiak jo eta ibaira eraman baitzuen, oso argala baitzen, zumitza bezain argala. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 133. orr.
Zenbat hesi txukun, zenbat sehaska ttiki eta aulki, zenbat zumitz eta gaztantzera, zenbat saski eta otarre klase, [...]. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 186. orr.
Traktoretxo gorriaren ondoan, zumitzezko aulki batean eserita, adineko andre bat zegoen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 442. orr.
Saloiaren leiho ondoko zumitzezko besaulkian esertzen zenean. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 55. orr.
Bertan zeuden, su aurrean, zumitzezko jarleku apalak eta keak eta urteek leundu zuten zizailu galanta. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 66. orr.
Zumitzezko mahai baten gainean. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 157. orr.
Zumitzezko saski bat hartu eta, zirrikituak galipotez eta bikez estalirik, haurra bertan sartu zuen eta Nilo ibai-ertzean utzi kanaberen artean. Elizen arteko biblia Ir 2,3
-Zer esaten ari zara, postariaren seme, gerria zumitzezkoa duzun mutila? Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 20. orr.
Centaurrek, berriz, joint-venture bat osatu du Indiako enpresa batekin 2005. urtetik aurrera zumitzak egiteko Asiako merkatuetarako. Berria - Ekonomia 2004-11-17
Egur-zumitzez egindako sommier berrietan. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 23. orr.
Eskura dugun informazioa kaskarra bada, nekez egingo dugu zume edo zumitz horiekin otarre onik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 337. orr.