Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zumarragar izlag/iz Zumarragakoa, Zumarragari dagokiona; Zumarragako biztanlea.
Aitor Gonzalez 30 urteko zumarragar txirrindularia, Euskaltel-Euskadi taldekoa, dopatu omen litaike azken Espainiako Itzulian. Herria 2005-10-06
Josu Jon Imaz zumarragarra hautatua izan da Eusko Alderdi Jeltzalearen lehendakari berri gisa, aspaldiko urtetan alderdi giderrak zauzkan Xabier Arzallus-en ordain. Herria 2003-12-25
Asier Ormazabal urretxuarrak eta Iñaki Alvarez zumarragarrak Shisha Pagmako gailurrera iristea lortu zuten igande eguerdian. Berria - Kirola 2004-10-09
Bertatik bertara entzunda dakit antzuolarrek oso gertukotzat dutela urretxuarren, zumarragarren edo azkoitiarren euskara giputza eta urrunekotzat, aldiz, Durangotik sartalderako bizkaitarrena. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 70. orr.