Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zumardi iz zumarrak dauden eremua; zumarrak landatu diren pasealekua.

Zumardian belarra laburra zen, leuna eta betea; goroldioaren antzekoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 40. orr.

Santutxoko bentaren ondoan, zumardi txiki baten itzalpean, han ari zen etxeko nagusia sega pikatzen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 120. orr.

Etxekoak, Kanpazarretik motorren zurrunga zetorkienean, berrehunen bat metro iparraldera zegoen zumardira ateratzen ziren babes bila.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 39. orr.

Parkeko zumardian behera zihoan bikote batengan erreparatu zuen.  Berria - Kultura   2004-08-17

Elizaren atzeko aldetik joan ziren ibai aldera eta, bazterrez bazter zumardian aurrera ibili ondoren, ibaiak putzua egiten zuen tokian gelditu ziren.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 99. orr.

Kolonbiako Gobernuak Bilboko Mazarredo zumardian daukan kontsulatuan jendea sartu eta irten ibili da egunotan.  Berria - Harian   2005-02-05

Zumardia ederra zagon paseatzeko, ez dun hala uste?  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 13. orr.

Zalgurdi ugari dator bulebarrera ematen duten kale eta zumardietatik, tropelean dator oinezko jendea ere.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 14. orr.

Hondartza inguruko zumardia, alemanen hotela, zerrategi zaharrera heldu aurreko etxadiak... mojen komentu aurreko zumarditik nindoalarik, Perti, kimikako irakaslea, ikusi nuen etxe tarte batetik ni nengoen ingurura hurbiltzen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 21. orr.

Zumardian, Bahia Hostalaren inguruan zegoen telefono kabina baterantz zuzendu zen Pataki, presaka.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 161. orr.

LABek deituta, haren heriotza salatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte: 11:00etan, ontzijabeen elkartearen aurrean, eta 19:00etan, Zumardian.  Berria - Ekonomia   2006-03-25

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus