Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zumar 1 iz zuhaitz luzea, hosto horztunak eta azpialdean iletsuak dituena (Ulmus sp).

Zedro, arkazi, mirto eta olibondoak landatuko ditut basamortuan; zipres, zumar eta izeiak eremuan.  Elizen arteko biblia   Is 41,19

Izeia edo izei hispaniarra urria den lekuetan, altzifrea, makala, zumarra edo pinua erabiliko dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 570. orr.

Orain belarraren gainean atseden hartzen ari ginen, zumar baten gerizapean.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 137. orr.

Zumarrak eta lizarrak ura daukate gehiena, eta airea eta sua gutxiena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1330. orr.

Badago beste harmonia bat, are gordeagoa, baina ber gisan nabarmena ene aburuz, zumarraren eta hareharriaren artean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 141. orr.

Dorretxo karratu lerdenaren soslaia gailentzen zen zumarraren adaburuaren gainetik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 172. orr.

Zumarraren egurra oso baliatua izana da, bereziki altzarigintzan eta untzigintzan.  Herria   2003-12-04

Eguerdiak argitasun aparta zuen, zumarren ernamuinak indartuz joan eta gerizpe emateko prestatzen hasiak ziren.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 231. orr.

Belazearen azpian, zumarren ondoan, zerrategia zegoen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 87. orr.

Leiho zabal batetik kaleko zumarren adaburu beltzak ageri ziren ilunabarreko urdin kobaltoarekin jolasean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 202. orr.

Zumarrak desagertzen ari dira Euskal Herriko oihan, parke eta plazetatik.  Herria   2003-12-04

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gaztainondo eta zumar handiek itzal gozoa eskaintzen diete italiar literaturako hainbat idazle handiren brontzezko bustoei.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 46. orr.

Eguzkiak Zitadelako hostotza trinkoko zumar handietan jotzen zuen, eta gorritu eta kobre-kolore batez tindatzen zituen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 39. orr.

Ur-Gaziaren eta Longinos-Harpeen parean, zumar mardulen artetik batimendua ikusteko tarte bat eskainiz, leiho luzeska gotikoen "Casa Blanca" dotorera iritsi nintzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 183. orr.

Gaztelu ilun bat dago zumar tantaien artean ezkutatua.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 21. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Laster hasiko zen euria, haizeak kale bazterretako zumar-orbela harrotzeari utzitakoan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 73. orr.

[Gurpilen] oihartzunek bi aldeetan lokarturik zeuden etxeen fatxaden kontra jotzen zutela, zumar lerro lausoen atzean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 17. orr.

Idisko oso bat ikusi zuen bere begien aurrean aurreneko, sutan erretzen zeukatena, zumar-tantai oso bat burruntzi-legez sartuta.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 140. orr.

4 zumarraren zura.

Hura berunezko beste kutxa batean eta azken hori zumarrez eginiko beste batean.  Berria - Harian   2005-04-06

Azkenik zumarrezko hilkutxa lurpean sartuko dute, ez sarkofago batean.  Berria - Harian   2005-04-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus