Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zulotxo (orobat zilotxo g.er.) 1 iz zulo txikia.

Udagoieneko haize fresko bolada sartu zaizu azalean jertsearen zulotxoetatik, milaka orratz txiki balira bezala.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 70. orr.

-Atearen zulotxoa da, mirilla, kanpoan zein dagoen ikusteko balio duena.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 148. orr.

Martak, ateko zulotxotik begiratu zuen ireki aurretik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 152. orr.

Ez duzu ezer ikusiko, leihatila modukoa ixten duen burdin-xaflaren zulotxoetatik ez bada.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 46. orr.

Uhal bat hautsia zegoen, eta konpondu egin behar izan zuten, labanarekin zulotxo bat eginez.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 182. orr.

Koskoilo edo kuku-sagarretan zulotxo bat ikus daiteke eta, hala egokituz gero, baita handik jaioberria den eulitxo bat irteten ere.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 141. orr.

Zulotxo bat zeukan kokotsean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 138. orr.

Bi masailetan zulotxo bana zuen emakume irribarretsu batek atea zabaldu eta esan zien: [...].  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 94. orr.

Nik neure mingainaz ipurdiko zulotxo polita arakatuko diot, ipurmasailetan zapladatxoak ematen dizkiodan bitartean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 156. orr.

Muttur horren goiko aldea porotsua da: zulotxo batzuk ditu, eta handik ateratzen da pixa.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 249. orr.

Tumorea txikia zela eta zulotxo bat eginda kenduko ziotela.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 43. orr.

Pipiak jotako zulotxoak xiringa batez xilofenaz bete litezke.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 54. orr.

Arropak erantzi gabe erori zen ohean, milaka zulotxotan desegindako aspirina hartzea ahaztuta.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 57. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Nabari dira, dena den, iltze zaharrek utzitako zulotxo maiztuak, iltze berriak sartu dizkioten zulotxoen ondoan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 55. orr.

Elsbethen masailetan ez zen alaitasunezko zulotxorik ageri.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 76. orr.

Kutxa hark ezkutuko zulotxoren bat ez ote zuen etorri zitzaidan gogora.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 222. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Satisfazio neurriz kanpoko bat nabarituko nuen, neure azal-zulotxoetarik gainezka.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 98. orr.

Sekulako hotza egiten duela Manchako basa-herri hartan, berehala izozten direla patioko putzu zulotxoak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 127. orr.

Beroki arrosa kolorekoa jantzita dagoen Bere Maiestatearen sudur zulotxoak egurastu ahal izan ditzan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 130. orr.

4 irud/hed

Gaixotasuna zirrikituak balioesten ahalegintzen da beti, edozein zulotxo aprobetxatzen du sartu eta, bere iraupena ziurtatzeko, inguruan daukan guztia suntsitzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-03-25

2000 urteko apirilean argitaratu zuen ozpineko euliaren (Drosophila melanogaster) genoma osoa, bere 14.200 geneekin, Science aldizkarian, zulotxo batzuk (1.200) argitu gabe utzi bazituen ere.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 90. orr.

Zorroztasunak zulotxorik uzten ez duenean.  Berria - Euskal Herria   2004-10-27

Beharbada, zu zure senarrarekin etor zintezen, Luisen etxean eta Luisen bizitzan zulotxo bat uztera joan zen Elisabeth.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 54. orr.

Huskeria bat, eta horra hor lapsus deitzen den zulotxoa, horra azpian zegoena agerian, horra sekretuan gorde nahi zena nabarmen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 77. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus