Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zulogintza iz zuloak egitea.

Izagirreren eleberrian gizakiak dira nagusi, jakina; baina bigarren pertsonaiarik garrantzitsuena gauza bat da, giderrik gabeko koilara, zulogintza ahalbidetzen baitu, eta hortaz ametsa.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 58. orr.

Altxa naiz, poliki, oso poliki, arrunt nekatua banengo bezala, zulogintzak eraginiko hebaindura guztiek batera heldu balidate legez.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 39. orr.

Presondegira etorri baino lehen, zulogintzan ari nintzela, behin baino gehiagotan pentsatu izan nuen kanpoko berri eman behar nuela.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 38. orr.

Jainkoak ariman jarduten du, arimaren izate berean, zulogintza jainkozkoa inork ezagutu gabe.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 45. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus