Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zulogile izond/iz zuloak egiten dituena.
Eta orduan zulogileak hasi ziren aitzurka. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 34. orr.
Bai horixe, eta hona orain Andre Harretako, masailagabe, eta zulogilearen aitzurrak kankarra joa. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 196. orr.
Eta berriro eduki naute bakarrean apurraldi batez, zulogilea hazurrobietan ikaratzeko asmoz. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 59. orr.
Zulogilea, horixe bilakatu naiz ni, askatasunean bizi behar dudala erabaki eta askatasunera iristeko eman behar izan dudan urte luze honetan. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 15. orr.